
8. zk., 2026ko urtarrilaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
138
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak eman dituen ebazpen-proposamen batzuk, honako lege hauetan ezarritakoa arau-haustearekin lotuak: Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoa (HSBL) eta Segurtasun Pribatuari buruzko apirilaren 4ko 5/2014 Legea Organikoa (SPL).
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
1.– Interesdunak 10 egun baliodun izango ditu, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, organo instrukzio-egilean, hots, Segurtasun Sailburuordetzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan, alegazioak egin eta komenigarritzat jotzen dituzten agiriak eta informazioak aurkezteko.
2.– Halaber, espedientea bera eta bertako agiriak kontsultatu ahal izango ditu, espediente-zenbakia adieraziz gero. Horretarako, helbide honetara jo behar du: Segurtasun Sailburuordetzako Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritza, Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio.
Eranskinean aipatuta dauden interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera ondorioak izango ditu.
Erandio, 2025eko abenduaren 17a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
ASIER ERKOREKA ARRUZA.
RSS