Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2026ko urtarrilaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
135

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan bideratu den 605/2025 prozedura arruntean interesa dutenak.

Zerbitzu zuzendariak erabaki du administrazio-espediente bat bidaltzea Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara. Administrazio-espedientea prozedura honi buruzkoa da:

605/2025 prozedura arrunta: Ekologistak Martxan elkarteak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren 2025-05-05eko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ustez ezetsi egin delako. Ebazpen horren bidez, Laudion, Amurrion eta Orozkon Larragorri parke eolikoaren proiektuaren aurretiko administrazio-baimena eman zen. Bestalde, 2025-01-15ean Larragorri parke eolikoaren (25 mw) eta Orozkon, Laudion eta Amurrion lotutako azpiegituren proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egin zen.

Beraz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenak epatzen dira, bederatzi eguneko epean ager daitezen Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan. Epea iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 22a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala