
8. zk., 2026ko urtarrilaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
134
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita (Reciclajes Gatika) aurkeztutako proiektu teknikoa, Gatikako udal-mugartean (Bizkaia), Ugarte auzoko Gatika industrialdean, 10. lurzatian, 3. eta 4. nabeetan, hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak kudeatzeko jarduerarako, Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumen-baimen bakarra lortzeko.
Euskadiko Ingurumen Administrazioari buruzko abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen bakarraren mende jartzen du titulartasun publiko edo pribatuko jarduerak eta instalazioak ustiatzea, baldin eta I.B. eranskinean jasotako jardueraren bat egiten bada.
Ingurumen-baimen bakarraren bidez, egintza bakar batean eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aldez aurretik emandako administrazio-prozedura bakar batean integratuko dira hondakinak sortzeko eta kudeatzeko baimenak, kolektorera, jabari publiko hidraulikora eta itsas-lehorreko jabari publikora isurketak egiteko baimenak, eta kasuan kasuko isurtzeko muga-balioak finkatuko dira, aplikatzekoa den araudi sektorialean xedatutakoaren arabera.
Aipatutako arauak 36. artikuluan ezartzen duenez, behin eskabidea aurkeztuta eta aurkeztutako dokumentazioa osatuta dagoela egiaztatuta, instalazio- edo jarduera-proiektua jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkeztu ahal izateko. Horretarako, aldez aurretik iragarkia jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan.
Horiek horrela, jendaurrean jarri behar da AAU00981 espedientea, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkez daitezen.
Jendaurrean jartzeko izapidea bete behar duen instalazioaren dokumentazioa jendearen eskura egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 16a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.
RSS