Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2026ko urtarrilaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
133

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 12koa, Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko martxoaren 18ko Aginduaren babesean deitutako laguntzak. Agindu horren bidez, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartu ziren 2025eko ekitaldirako.

2025eko apirilaren 15ean, EHAAn argitaratu zen Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko martxoaren 18ko Agindua, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartzen dituena 2025eko ekitaldirako.

Balorazio Batzordea 2025eko irailaren 11n eratu zen (2025eko irailaren 30eko EHAA, 185. zk.), eta eskaerak ebaluatu eta txosten teknikoa egin zuen, zeina Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendariari helarazi baitzion.

Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendariak laguntza-deialdia emateko behin-behineko ebazpen-proposamena eman zuen. Proposamen hori interesdunei jakinarazi zitzaien, eta alegazioak aurkezteko epe bat ireki zen.

Alegazioak aurkezteko epea amaituta, alegazioak aztertu dira, eta Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendariak behin betiko ebazpen-proposamen bat helarazi dio Elikadura eta Landa Garapeneko sailburuordeari.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

2025eko ekitaldirako deialdiaren oinarriak onartzen dituen Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko martxoaren 18ko Aginduaren arabera, behin betiko ebazpen-proposamena ematea Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzari dagokio, eta behin betiko ebazpena ematea, ordea, Elikadura eta Landa Garapeneko Sailburuordetzari.

Kontuan hartuta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2115 (EB) Erregelamendua, nekazaritza-politika erkidearen esparruan estatu kideek egin beharreko plan estrategikoetarako laguntzari buruzko arauak ezartzen dituena (NPEren plan estrategikoak), Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura finantzatua, eta 1305/2013 (EB) eta 1307/2013 (EB) erregelamenduak indargabetzen dituena, eta kontuan hartuta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko 2021/2116 (EB) Erregelamendua, nekazaritza-politika erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa eta 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen duena.

Bat etorriz erakunde ordaintzailearen antolaketa eta funtzionamendu-araubidea ezartzen dituen abenduaren 9ko 275/2020 Dekretuarekin, erakunde baimendu bakarra den aldetik, LGENF Europako funtsaren kontura finantzatutako laguntzen ordainketa.

Emandako behin-behineko ebazpena ikusita eta aurkeztutako alegazioak aztertuta, behin betiko ebazpen-proposamena egin da. Horren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Agindu honen I. eranskinean zerrendatutako eskatzaileei kofinantzaketa-araubidean laguntzak ematea, nekazariek kalitate-araubideetan lehen aldiz parte har dezaten. Laguntza horiek jasota daude Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko martxoaren 18ko Aginduaren II. Kapituluan (7131. esku-hartzea). Agindu horren bidez, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartu ziren, 2025eko ekitaldirako.

Agindu honen IV. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei laguntzak ematea, kofinantzaketa-araubidean, kalitate-araubidea duten produktuei buruzko informazio- eta sustapen-jardueretarako, bat etorriz Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko martxoaren 18ko Aginduaren III. Kapituluarekin (7132. esku-hartzea). Agindu horren bidez, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartzen dira, 2025eko ekitaldirako.

Agindu honen II. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei kalitate-araubideetan lehen aldiz parte hartzeko laguntzak ematea, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko martxoaren 18ko Aginduaren IV. Kapituluaren arabera (LGParen 3.1 neurria). Agindu horren bidez, nekazaritzako eta elikagaigintzako produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartzen dira 2025eko ekitaldirako.

Laguntzak ukatzea V. eranskinean agertzen diren pertsonei, bertan adierazitako arrazoiengatik.

Informazio garrantzitsua:

– Pertsona onuradunek onartu egin beharko dute emandako dirulaguntza. Ildo horretan, onuradunek ez badiote dirulaguntzari berariaz uko egiten dirulaguntza eman izanaren jakinarazpena hartu eta 15 eguneko epean, onartu egiten dutela ulertuko da.

– Kalitate-araubidea duten produktuei buruzko informazio- eta sustapen-ekintzak egiteko gehieneko epea 2025eko abenduaren 31ra artekoa izango da.

– Gastua ez bada ezarritako epearen barruan egiten edo gastua egin izana egiaztatzeko dokumentazioa ez bada ezarritako gehieneko epean aurkezten (2026ko urtarrilaren 7a), honako hau gertatuko da:

• LGENF funtsaren kontura finantzatzen den laguntza-zatiari dagokionez, LGENF funtsaren kargurako ordainketaren konpromisoa bertan behera geratzea, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021eko abenduaren 2ko (EB) 2021/2116 Erregelamenduaren 34. artikuluan ezarritakoaren arabera. Erregelamendu hori nekazaritza-politika erkidearen finantzaketari, kudeaketari eta jarraipenari buruzkoa da eta 1306/2013 (EB) Erregelamendua indargabetzen du.

• Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatzen den laguntzari dagokionez, dirulaguntza kobratzeko eskubidea galtzea, eta, kasuan-kasuan, 2025eko martxoaren 18ko Aginduaren 14. oinarriak dirulaguntzak itzularazteko xedatzen duen prozedura hastea.

• Laguntzaren xede den proiektua eta laguntza ematea ekarri duten baldintzak eta betebeharrak betetzen ez badira, laguntzak jasotzeko eskubidea osorik edo zatika galtzen da eta eskuratutako kopuruak itzuli beharko dira.

• Deialdi-aginduaren 7. oinarriko 2. puntuaren arabera, ondasun-erkidegoen eta nortasun juridikorik gabeko beste talde batzuen kasuan, deialdiaren ebazpenean onuradun gisa agertu behar du kide bakoitzak, bai eta haietako bakoitzak aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere, partaidetza-ehunekoaren arabera. III. eranskinean ondasun-erkidegoei onartutako dirulaguntzen banakapena ezartzen da, partaidetza-ehunekoa eta dagokion zenbatekoa adierazita.

Baliabideak:

– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Informazioa eta izapide posibleak:

– Dirulaguntza emateko ebazpen hau jaso ondoren, interesdunek izapide hauek egiteko eskubidea dute:

– Emandako dirulaguntza onartzea. Adierazitako epea igarotakoan laguntza onartutzat joko da, eta ez da inolako izapiderik egin beharko. Epe hori murriztu daiteke, onartzeko izapidea egiten bada.

– Onartutako laguntzari uko egin.

– Errekurtso bat jarri.

Izapide horietako bat egiteko, interesdunek honako hau egin dezakete:

– Beren espedientean sartu:

https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

– Izapidetze presentziala (pertsona fisikoentzat bakarrik) Dagokion organora jo dezakete; horretarako, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako bideetako bat erabili beharko dute, edozein. Helbide honetan aurkituko dute eredu normalizatua, bai eta hura betetzeko jarraibideak eta hura aurkezteko tokiei buruzko informazioa ere:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2025/nekazaritzako-eta-jateko-produktuen-kalitate-araubideak/web01-tramite/eu/

Informazio gehiago: Telefono-zenbakia: 945 019 623, 012 edo 945 01 80 00. Gainera, honako hauek ere erabil ditzakete: Harremanetarako postontzia, Telegram eta aurrez aurreko zerbitzua (Zuzenean-Herritarrentzako Zerbitzurako Bulegoak), hemen:

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2025/nekazaritzako-eta-jateko-produktuen-kalitate-araubideak/web01-tramite/eu/

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 12a.

Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordea,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala