
8. zk., 2026ko urtarrilaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (224 KB - 18 orri.)
- EPUB (1240 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
130
EBAZPENA, 2025eko abenduaren 17koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko irailaren 9ko Aginduaren deialdia ebazten duena. Agindu horren bidez, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei dirulaguntzak emateko oinarriak ezarri eta deialdia egin zen.
EGITATEAK
Lehenengoa.– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko irailaren 9ko Aginduaren bidez (2025eko irailaren 23ko EHAA, 180 zk.), garapen iraunkorra sustatzen duten ekintzak egiten dituzten toki-erakundeentzako dirulaguntzetarako deialdia egin zen 2025eko ekitaldirako.
Bigarrena.– 2025eko urriaren 24an amaitu zen eskabideak aurkezteko epea, eta 264 eskabide jaso ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren egoitza elektronikoan.
Hirugarrena.– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko irailaren 9ko Aginduaren 20. oinarriari jarraituz, dirulaguntzen eskabideak aztertu eta ebaluatu zituen horretarako propio eratutako organo ebaluatzaileak 2025eko abenduaren 3an, eta egindako ebaluazioaren emaitza zehaztu zuen zegokion txostenean. Txosten horretan, eskabideei emandako balorazioa eta eskabideen arteko lehentasuna zehaztu ziren.
OINARRI JURIDIKOAK
Lehenengoa.– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko irailaren 9ko Aginduaren 21.1 oinarriak ezartzen duenez, deialdi hau 23. oinarriaren 1. eta 2. paragrafoetan ezarritako norgehiagoka-prozeduraren bidez ebatzi behar da 21.1 oinarri horretan ezarritako diruz laguntzeko moduko lerro bakoitzean.
Bigarrena.– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren irailaren 9ko Aginduaren 23.4 oinarrian araututakoa aplikatuz, eskabideak ebaluatu ondoren, agindu horren 20. oinarrian aipatzen den kide anitzeko organoak txosten bat egin behar du, egindako ebaluazioaren emaitza zehazteko.
Espedientea eta kide anitzeko organoaren txostena ikusita, organo kudeatzaileak ebazpen-proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta. Proposamen horretan, dirulaguntza zer eskatzaileri emango litzaiokeen eta zenbatekoa emango adieraziko da zerrenda batean.
Proposamen hori behin betikoa izango da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean xedatutakoaren arabera.
2025eko abenduaren 10ean, Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendariak ebazpen-proposamena egin zuen.
Hirugarrena.– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko irailaren 9ko Aginduaren 24.1 oinarrian xedatutakoaren arabera, 1. oinarrian ezartzen den eta diruz lagundu daitekeen lerro bakoitzean, Ingurumeneko sailburuordeari dagokio prozedura ebaztea, Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendariak proposatuta.
Laugarrena.– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuaren irailaren 9ko Aginduaren 24.3 oinarriaren arabera, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 23.3 artikulua betez, ebazpenak alderdi hauek jaso behar ditu:
a) Dirulaguntza ematen zaien eskatzaileen zerrenda eta diruz lagundutako proiektuaren izena, lortutako puntuazioa –baldin eta proiektuak norgehiagoka bidez aukeratu badira–, diruz lagundu daitezkeen gastuen zenbatekoa eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa, eta ordainketetarako behin betiko ehunekoak.
b) Eskaera ezesten zaien pertsonen zerrenda, eta dirulaguntza ukatzeko arrazoia.
c) Aurkaratzeko bitartekoak.
d) Gainerako eskaeren ezespena eta ukatzeko arrazoiak.
e) Eranskin bat, dirulaguntza gauzatzeko baldintzak jasoko dituena. Hor, besteak beste, aginduaren 12. oinarrian hirugarrenekin kontratatzeko ezarritako baimenak jasoko dira.
Hauek ikusi dira: Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko irailaren 9ko Agindua, garapen jasangarria sustatzeko ekintzak egiten dituzten toki-erakundeei dirulaguntzak emateko oinarriak ezartzen dituena eta dirulaguntzen deialdia egiten duena; Lehendakariaren ekainaren 23ko 18/2024 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena; abenduaren 3ko 410/2024 Dekretua, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena, eta oro har aplikatzekoak diren gainerako arauak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean jasotako erakundeei dirulaguntza ematea, bertan zehazten den zenbatekokoa, adierazten diren proiektuetarako.
Bigarrena.– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko irailaren 9ko Aginduaren 31. oinarrian xedatutakoaren arabera ordainduko dira dirulaguntzak.
Hirugarrena.– Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko irailaren 9ko Aginduaren 23.3 oinarrian ezarritakoaren arabera, eskatutako dirulaguntza ukatzea ebazpen honen II. eranskinean adierazitako erakundeei, bertan zehazten diren arrazoiengatik.
Laugarrena.– Ebazpen honen III. eranskinean argitaratzea atzera egin dutenen dirulaguntza-eskabideen zerrenda.
Bosgarrena.– Agindua ematea ebazpen honen bidez emandako dirulaguntzen zenbatekoaren lehen ordainketa egiteko ebazpen honen I. eranskinean zerrendatzen diren erakunde onuradunei.
Dirulaguntzari dagozkion gainerako ordainketak egiteko, onuradunak agiri bidez egiaztatzeko betebeharra bete beharko du, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko irailaren 9ko Aginduaren 31. oinarrian ezarritakoaren arabera.
Onuradunek, halaber, aipatutako aginduaren 20. artikuluko gainerako betebeharrak bete beharko dituzte.
Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, interesdunei jakinarazteko Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren 2025eko irailaren 9ko Aginduaren 24.1 artikuluaren arabera, eta dirulaguntzak emateko prozedura orok izan behar duen publikotasun-printzipioa betetzeko.
Zazpigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten denetik kontatzen hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 17an.
Ingurumeneko sailburuordea,
JOSU BILBAO BEGOÑA.
RSS