Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

8. zk., 2026ko urtarrilaren 14a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
128

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 15ekoa, Industria Sustatzeko sailburuordearena, zeinaren bidez argitaratzen baita Gauzatu Industria programako 2025eko ekitaldiko laguntzen onuradunen zerrenda. Gauzatu industria-programaren bidez, teknologia-oinarriko ETEak edo ETE berritzaileak sortu eta garatzeko laguntzak ematen dira.

Dirulaguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publikotasun-printzipioa. Hori dela eta, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuaren 2025eko apirilaren 1eko Aginduaren babesean emandako laguntzei dagokienez (agindu horren bidez, teknologia-oinarriko ETEak eta/edo berritzaileak sortu eta garatzeko laguntza itzulgarriak arautu eta horietarako deialdia egin zen 2025eko ekitaldirako), laguntzak emateko ebazpena enpresa interesdun bakoitzari banan-banan jakinarazi ondoren, ebazpen honen bidez esleipendunen zerrenda argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Hori horrela, aurreko paragrafoan adierazitakoarekin bat, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Argitara ematea Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuaren 2025eko apirilaren 1eko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradun izan direnen zerrenda, eranskinean ageri dena (2025eko ekitaldia). Agindu horren bidez, Gauzatu industria-programa arautzen da, teknologia-oinarriko ETEak edo ETE berritzaileak sortu eta garatzen laguntzekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 15a.

Industria Sustatzeko sailburuordea,

ANDOITZ KORTA ZEARRETA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala