
8. zk., 2026ko urtarrilaren 14a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 3 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
124
1521/2025 EBAZPENA, abenduaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen den Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzako Ebaluazioko eta Garapeneko Zerbitzu Korporatiboko burua-2 lanpostua izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia.
Ebaluazioko eta Garapeneko Zerbitzu Korporatiboko (Zuzendaritza Nagusia) Giza Baliabideen Zuzendaritzan, Garapen eta Prestakuntzako Zuzendariordetzan, Ebaluazio eta Garapeneko Zerbitzu Korporatiboko Zerbitzu Korporatiboko burua-2 lanpostua hutsi dago hori betetzeko deialdia egin den unean, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluan, Osakidetzako lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki zuen Giza Baliabideen Zuzendaritzak, honako atxikipen eta oinarri hauen arabera
OINARRIAK
1.– Lanpostuaren atxikipena.
Atxikipena: Osakidetzako Zuzendaritza Nagusia. Giza Baliabideen Zuzendaritza, Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetza, Ebaluazioko eta Garapeneko Zerbitzua.
Lanaldi zatitua. Vitoria-Gasteiz.
3. hizkuntza-eskakizuna (derrigortasun-data iraungita 2023ko otsailaren 14an).
2.– Lanpostuaren eginkizunak.
– Zerbitzu-erakunde guztietan pertsonak ebaluatzeko sistemen hedapena planifikatzea eta koordinatzea, Osakidetzan ezarritako sistema eta ereduetan oinarrituta.
– Osakidetzako ebaluazioko eta garapeneko zerbitzuen plangintza estrategikoa eta operazionala koordinatzea.
– Sistemak eta tresnak korporatiboki kudeatzea, garapena gainerako tresnekin koordinatuz, Osakidetzan ezagutzaren kudeaketa garatzen laguntzeko (curriculum vitae...).
– Osakidetzako pertsonen gogobetetzea ebaluatzeko sistemak koordinatu eta zuzentzea.
– Osakidetzan ezagutzaren kudeaketa zabaltzen, gaitzen eta sustatzen laguntzea, Garapen eta Prestakuntzako Zuzendariordetzako gainerako zerbitzu korporatiboekin koordinatuta eta Osakidetzak ezarritako estrategiarekin lerrokatuta.
3.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu dezakete baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetan estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratudun finkoa izatea eta lanpostua jabetzan edukitzea A1/A2 lanbide-taldean.
b) Gutxienez 4 urteko lan-esperientzia izatea A1/A2 lanbide-taldean.
c) Titulazio akademikoa: Goi-mailako Unibertsitate-Titulua: Enpresen Zuzenbidea, Administrazioa eta Zuzendaritza, Ekonomia eta Enpresa Zientziak, Psikologia, Soziologia eta Industria Antolaketako Ingeniaritza, edo beste Lizentzia edo Gradu bat, jakintza-adar horietakoren batean graduondoko prestakuntza duena.
d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta Osakidetzako Euskara Planean ezarritako gainerako betekizunak.
4.– Ezagutza espezifikoak.
Prestakuntza eta/edo esperientzia profesionalak Osakidetzan ebaluatzen eta garatzen, batez ere honako eremu hauetan:
– Prestakuntza eta/edo esperientzia kudeaketa aurreratuko ereduak ebaluatzeko sistemetan.
– Oinarrizko prestakuntza eta/edo ezagutzak Zuzenbide Publikoan.
– Prestakuntza eta/edo esperientzia proiektu konplexuen kudeaketan eta zuzendaritzan.
– Prestakuntza eta/edo esperientzia ezagutzaren kudeaketako sistema aurreratu eta berritzaileetan.
– Prestakuntza eta/edo esperientzia ebaluazioaren eta garapenaren arloan aurrerapen eta garapen informatikoa sustatzen duten kudeaketa informatikoko tresnak erabiltzen.
Halaber, lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahalko da.
5.– Euskararen ezagutza.
Osakidetzan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.
6.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara igorri beharko dituzte eskabideak, 15 egun balioduneko epean, Ebazpena EHAAn argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera, helbide honetara: Araba kalea 45, 01006 Vitoria-Gasteiz. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4. artikuluan xedatzen den moduan ere aurkeztu ahalko dira.
Interesdunek Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea, beren datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.
Dokumentazioak honelakoa izan behar du:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionario edo estatutupeko langile finkoaren izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, langile lan-kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Betekizunak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
CVaren aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, hautagaiak horren berri eman behar du eskaeran.
7.– Balorazio Batzordea.
Balorazio batzordea osatuko da, batzordeburu Giza Baliabideen Hautaketako eta Horniketako zuzendariordea edo hark eskuordetzen duena izanik, eta hauexek izango dira bertako partaideak: Garapeneko eta Prestakuntzako zuzendariordea, Zerbitzu Korporatiboko burua, Berdintasuneko eta Parte-hartzeko Zerbitzu Korporatiboko burua eta Giza Baliabideen Zuzendaritzako teknikaria (idazkari izango dena, ahots eta botoarekin).
Batzordeak, eskabideak baloratu ostean, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake, zeintzuen berri emango zaien izangaiei.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposa dezake epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek betetzen ez badituzte bete beharreko baldintzak.
Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak zerrendatuko dira, eta emango dira gauzatutako eginbide osagarriak (hala badagokio) eta lanpostua euretako bati esleitzeko edo deialdia hutsik uzteko kontuan hartutako arrazoiak.
8.– Hautaketa-prozedura.
Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunean eskuratu gabe dauden merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.
9.– Prozedurari amaiera ematen dion ebazpena.
Hemen abiatzen den prozedura amaitzeko (lanposturako esleitzea edo lanpostua hutsik uztea), ebazpena eman behar du Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendariak. Hori Intranetean eta Osakidetzako webgune korporatiboan argitaratuko da.
Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatu ezean.
10.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetzako zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 22a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.
RSS