Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2026ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
123

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Justizia eta Giza Eskubideen Saileko Zerbitzu zuzendariaren 2025eko azaroaren 21eko Ebazpena, REC_RSP_7263/25_16 erreferentzia-zenbakia duen espedienteari buruzkoa. Espediente hori 2025eko urriaren 20ko eskaeraren bidez hasi zen, eta Administrazioaren aurkako ondare-erantzukizuneko erreklamazio bat zuzentzeari buruzkoa da.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatua betetzeko.

Interesdunak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen (aurrerantzean, 39/2015 Legea) 68.4 artikuluak eskatutakora egokitu behar du bere eskabidea. Honako hau xedatzen du artikulu horrek: «14.2 eta 14.3 artikuluetan aipatzen diren subjektuetako batek eskabidea aurrez aurre aurkezten badu, administrazio publikoek interesdunari eskatuko diote zuzenketa elektronikoki aurkezteko, eta, ondorio horietarako, zuzenketa egin den eguna hartuko da eskaeraren aurkezpen-datatzat».

Hori dela eta, aipatutako Legearen 68.4 artikuluaren arabera, Administrazio honek eskatzen dizu zure eskabidean informazio hau zuzentzeko: helbide elektronikoa eta telefono mugikorraren zenbakia.

Iragarki horrek eranskinean adierazitako interesdunari jakinarazpen indibidual gisa balioko dio, honako ohartarazpen hauekin:

1.– Eskabidea 10 eguneko epean zuzendu beharko duzu; bestela, zure eskaeran atzera egin duzula ulertuko da.

2.– Goian adierazitako epea iragarki hau argitaratu eta 20 egun natural igarotakoan zenbatuko da.

3.– Idazkia posta ziurtatu bidez bidali beharko da helbide honetara: Aholkularitza Juridikoa – Justizia eta Giza Eskubideen Saileko Zerbitzu Zuzendaritza (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz); edo aurkeztu daiteke Zuzenean zerbitzuko bulegoetan (Kale Nagusia 85, Bilbao; Andia kalea 13, Donostia-San Sebastián; Ramiro Maeztu 10, Vitoria-Gasteiz) edo 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako lekuetan. Halaber, helbide elektroniko honetara ere bidal daiteke: asesoria-jddhh@euskadi.eus. Aurrez aurreko kontsultei Zuzenean zerbitzuaren bulegoetan erantzungo zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 18a.

Zerbitzu zuzendaria,

ÓSCAR TROBO TRASAHEDO.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala