Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2026ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
122

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. atalean bideratutako 633/2025 prozedura arruntean interesdun direnak.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri da (633/2025 prozedura arrunta) Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. Atalean; errekurtsoa agindu hauen aurkako jarri da: Aginduak, 2025eko uztailaren 2koak, Justizia eta Giza Eskubideetako sailburuarenak, zeinen bidez onartzen baita Amurrio, Azpeitia, Balmaseda, Bergara, Durango, Gernika-Lumo, Getxo, Irun eta Tolosako barruti judizialetako Bulego Judizialetan eta Erregistro Zibileko bulego orokorretan Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten langileen lanpostuen zerrenda, eta udalerrietako justizia-bulegoetan eta justizia-bulegoen elkarteetan Euskal Autonomia Erkidegoan Justizia Administrazioaren zerbitzura diharduten langileen lanpostuen zerrenda; eta Agindua, 2025eko uztailaren 30ekoa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, adierazitako barruti judizialetan Instantzia-auzitegietako Bulego judizialak, Erregistro Zibileko Bulego Orokorrak eta udalerrietan eta haien elkarteetan Justizia-bulegoak ezartzearen ondorioz eskakizun bereziko lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketara deitzeko dena.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatzen duenaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epearen barruan iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. atalera joan daitezen beren legezko interesen alde egitera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 16a.

Justizia Administrazioko zuzendaria,

MARÍA DOLORES MOVILLA RIVAS.


Azterketa dokumentala