Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2026ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
121

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira itsas arrantzaren arloko arau-hausteei buruzko zenbait zehapen-espedienteren ebazpenak, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarenak.

Ezinezkoa izan denez ebazpen horiek zuzenean jakinaraztea, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Hilabeteko epea dago Arrantzako eta Itsasertzaren Garapeneko sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.

Zehapena ordaintzen denean, kontzeptu hauek adierazi beharko dira: titularraren izena, zehapen-espedientearen zenbakia eta «arrantza-zehapena» kontzeptua. Honako banketxe eta kontu korronte honetan ordaindu behar da:

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria.

Eusko Jaurlaritzako Diruzaintza Nagusia.

Kontu korrontea: 01825685070000226271.

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea amaitu eta 15 eguneko epean zehapena ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da, Dirubilketa Erregelamenduan ezarritakoaren arabera (212/1998 Dekretua, abuztuaren 31koa).

Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 17a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

IXONE SOROA GUENAGA.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala