Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2026ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
120

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordearen ebazpenak, Trenbide Sektorearen 2015eko irailaren 29ko 38/2015 Legearen prozeduraren bidez aurkeztu diren gora jotzeko errekurtsoak ebazten dituztenak.

Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, arau hauetan xedatutakoa betetzeko: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikulua eta hirugarren xedapen gehigarria.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da iragarki hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Ebazpen hauek administrazio-bidea amaitzen dute, eta, haien aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, bi hilabeteko epean. Ebazpenen testu osoa eskuragarri izango dute interesdunek Mugikortasun Jasangarriaren Saileko Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 17a.

Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordea,

MIGUEL ÁNGEL PÁEZ ESCAMENDI.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala