
7. zk., 2026ko urtarrilaren 13a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
119
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Bilboko (Bizkaia) farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat eskualdatzeko proposamena dagoela.
Farmaziak eskualdatzeko jardunbidea finkatzen duen martxoaren 16ko 166/1999 Dekretuaren 4. artikuluak xedatutakoa betez jakinarazten da proposamen bat dagoela, Bilboko farmazia-eskualdean dagoen farmazia baten % 100a eskualdatzeko dena.
Interesa duten botikariek honako leku hauetan eskuratu ahal izango dute farmazia-bulegoari, prezioari eta eskualdatzeko gainerako baldintzei buruz espedientean dagoen informazioa:
– Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38, Vitoria-Gasteiz.
– Osasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Antso Jakitunaren kalea 35, Donostia.
– Osasun Sailaren Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza, Errekalde zumarkalea 39, Bilbao.
Farmazia eskuratzeko eskabideak aurkezteko epea bi hilabetekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.
Farmazia eskuratzeko eskabideei 269,42 euroko tasa ezarriko zaie.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 19a.
Farmaziako zuzendaria,
JON IÑAKI BETOLAZA SAN MIGUEL.
RSS