Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2026ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
117

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 15ekoa, Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzeko dekretua aldatzeko dekretu-proiektua.

Justizia eta Giza Eskubideen Sailak Terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzeko dekretua aldatzeko dekretu-proiektua egin du, eta Xedapen Orokorrak Egiteko Prozeduraren ekainaren 30eko 6/2022 Legearen arabera izapidetu behar da.

Lege horren xedapenak betez, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak, 2025eko azaroaren 20an, aipatutako dekretu-proiektua egiteko prozedura hasteko agindua eman zuen.

Aipatutako 6/2022 Legearen 17. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, entzunaldiaren eta informazio publikoaren izapideak beti egin behar dira herritarren eskubide eta interes legitimoei zuzenean eragiten bazaie eta artikulu honetan aurreikusitako salbuespen-kausaren bat gertatzen ez bada.

Horretarako, Terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzeko dekretua aldatzeko dekretu-proiektua jendaurrean jartzen da, 20 egun baliodunez, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Azaldutako guztiagatik, eta aipatutako dekretu-proiektua egiteko prozedurari hasiera ematen dion Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko azaroaren 20ko Aginduan xedatutakoarekin bat etorriz, Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 5eko 326/2024 Dekretuaren 15.g) artikuluari dagokionez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzeko dekretua aldatzeko dekretu-proiektua jendaurrean jartzea, hogei (20) egun balioduneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bigarrena.– Aurreko apartatuan xedatutakoaren ondorioetarako, eta alegazioak aurkeztu ahal izateko, dekretu-proiektuaren edukia eskuragarri egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko iragarki-taulan, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/

Hirugarrena.– Alegazioak elektronikoki aurkez daitezke, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 15a.

Giza Eskubideen eta Biktimen Arretaren zuzendaria,

AINHOA ZUGASTI BILBAO.


Azterketa dokumentala