Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2026ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
116

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 15ekoa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Arabako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, onartu egiten da Renew Green Generator V SLk aurkeztu duen atzera egiteko eskaera, honekin lotutakoa: «PSFV Vitoria» izeneko instalazio fotovoltaikoaren proiektua gauzatzeko baimen-eskaera, Barrundia, Elburgo/Burgelu eta Vitoria-Gasteiz (Araba) udal-mugarteetan.

Espediente zk.: 01GEY 202400035

AURREKARIAK

2024ko otsailaren 22an, Renew Green Generator V SLk aurretiko administrazio-baimena eta ingurumen-inpaktuaren adierazpena eskatu zituen honako proiektua gauzatzeko: «PSFV Vitoria» izeneko instalazio fotovoltaikoaren proiektua, Barrundia, Elburgo/Burgelu eta Vitoria-Gasteiz (Araba) udal-mugarteetan.

Energia elektrikoa ekoitzi, garraiatu eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 9. eta 10. artikuluetan aurreikusitako informazio publiko sektorialaren izapidea hasi zen, zegozkion iragarkiak argitaratuz Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (64. zk., 2025eko apirilaren 2koa) eta Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean (38. zk., 2025eko apirilaren 2koa).

Aldi berean, aipatutako 48/2020 Dekretuaren 11. artikuluan aurreikusitako kontsultak egin ziren, eta aurreproiektuaren edo proiektuaren separata bat administrazio, organismo edo, hala bazegokion, zerbitzu publikoko edo interes orokorreko zerbitzuetako enpresa desberdinei helarazi zitzaien, instalazioak beren ardurapeko ondasun eta eskubideei eragin diezaiekeen zatian, eskatutako baimena gehienez hilabeteko epean onartzen edo aurkaratzen zutela adieraz zezaten.

2025eko abenduaren 9an, Renew Green Generator V SLk prozeduran atzera egiteko eskaera bidali zion Arabako Ordezkaritza honi, ingurumen-inpaktuaren ebaluazio arruntaren prozeduraren eraginpeko administrazio publikoei eta interesdunei egindako kontsulta-fasean Ingurumen Jasangarritasunaren Zerbitzuak eta Natura Ondarearen Zerbitzuak egindako txostenean oinarritua, zeinak instalazioa aurkeztutako proiektuaren arabera egitea eragotziko bailuke.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Arabako lurralde-ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Espediente hau izapidetzerakoan, energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuak ezarritako xedapenak bete dira.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikuluaren arabera, interesdunek atzera egin ahal izango dute beren eskaeran, edo, ordenamendu juridikoak debekatzen ez duenean, uko egin ahal izango diete beren eskubideei. Era berean, adierazten du Administrazioak erabat onartuko duela atzera egitea edo uko egitea, eta amaitutzat emango duela prozedura, salbu eta, prozeduran hirugarren interesdun batzuk pertsonatu ondoren, horiek prozedura jarraitzeko eskatzen badute, atzera egitea edo uko egitea jakinarazi eta hamar eguneko epean.

Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Arabako lurralde-ordezkariak hau

EBAZTEN DU:

Lehena.– Onartzea Renew Green Generator V SLk aurkeztu duen atzera egiteko eskaera, honako honi dagokionez: «PSFV Vitoria» proiektua baimentzea Barrundia, Elburgo/Burgelu eta Vitoria-Gasteiz (Araba) udal-mugarteetan.

Bigarrena.– Dagokion espedientea artxibatzeko agintzea.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Deskarbonizazio zuzendariaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 15a.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Arabako lurralde-ordezkaria,

JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.


Azterketa dokumentala