Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2026ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
114

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 15ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonaleko lanpostu bat betetzeko beharra izanik, gerente honek ebatzi du iragartzea eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askearen bidez beteko dela. Eta halaxe egin du, gerenteak eskumena baitauka gai honetaz erabakiak hartzeko, eskumenak eskuordetuta, Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2025eko urtarrilaren 30eko Ebazpenarekin bat (gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko, eta eskumenak eskuordetzeko erabakia (2025eko otsailaren 19ko EHAA)) eta Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legean xedatutakoaren arabera (2023ko urtarrilaren 6ko BOE).

OINARRIAK

Lehenengoa.– Eranskinean zehazten diren baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eskatu ahal izango dute ebazpena honen bidez deialdira ateratzen den lanpostua.

Bigarrena.– Eskaerak aurkezteko epea 15 eguneko izango da, deialdia euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera hasita.

Eskaera aurkeztu behar da EHUko langileen ataritik. Atari honetara EHUko Teknikariak eta Kudeaketako eta Administrazio eta Zerbitzuetako pertsonaleko web orrian sar daiteke. Eskaera egiteko «nire lanpostua» atalean Zerbitzuen betekizuna eskatu aukeratuz.

Era berean, eskaera aurkeztu ahal izango da sektore publikoko beste edozein erakunderen erregistro elektronikoan eta, ohiz kanpoko kasuetan, erregistro gaietan laguntzeko EHUren bulegoetan, aurrez aurre. Erregistro gaietan laguntzeko EHUren bulegoetan aurkezten diren eskaerak eta dokumentuak digitalizatu egingo dira administrazio espediente elektronikoan sartzeko, eta jatorrizkoak interesdunari itzuliko zaizkio, interesduna funtzionarioaren aurrean identifikatu eta horrela jarduteko adostasun espresua adierazi ondoren, bat etorrita EHUko idazkari nagusiaren 2021eko apirilaren 28ko Erabakian adierazitakoarekin. Erabaki horrek onartu egiten ditu gai hauei buruzko jarraibideak: erregistro gaietan laguntzeko bulegoak; eskaerak, idatziak edo bestelako komunikazioak funtzionario publiko gaituaren bidez aurkeztea EHUn; eta funtzionario publiko gaituen erregistroa.

Eskariak aurkezteko epea amaitzen denean lehiakideek baldintza eta betebehar guztiak beteta izan beharko dituzte.

Hirugarrena.– 1.– Eskatzaileek instantzian azaldu behar izango dute EHUko funtzionarioak direla eta idazkiarekin batera, era berean, curriculum vitae aurkeztu beharko dute, bertan ondoko hauek adieraziz:

a) Titulu akademikoak.

b) Ordura arte bete dituen lanpostuak, bai administrazio publikoan, bai enpresa pribatuan.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, eskatzaileak egoki ikusten dituen gainerako merezimendu guztiak.

2.– Interesatuek eskariarekin batera agiriak aurkeztu beharko dituzte, bete beharreko baldintzen eta alegatutako merezimenduen froga gisa. Era berean, aipagarri iruditzen zaizkien argitalpen, txosnen eta bestelako dokumentuak erantsi ahal izango dituzte.

Laugarrena.– Deialdi honen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, Administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean dagokion Administrazio Auzietako Epaitegian; horretarako bi hilabete egongo dira, Ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitatek estatutuetako 160. Artikuluan, urriaren 1eko Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 123. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2025eko abenduaren 15a.

UPV/EHUko gerentea,

JAVIER VARONA GUARÁS.

ERANSKINA

– Izena: Kargudunaren idazkaria (Ikastegiak).

– Erreferentzia: F 598.

– Eskala: Administraria/Administrari laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Zenbatgarrena: 26.

– Maila: 18.

– Lanaldia: Arautua.

– Hizkuntza eskakizuna: 2; derrigortasun data: 1995/1/31.

– Langunea: Bilboko Hezkuntza Fakultatea.

– Campusa: Bizkaia.

– Betebehar espezifikoa:

– Lanpostua betetzeko baldintzak:

1.– EHUko karrerako funtzionarioa izatea, C/D taldekoa, Administraria/Administrari laguntzailea eskalakoa, eta jardunean edo zerbitzu berezietan egotea unibertsitatean, Une honetan beste administrazio publikoren baten zerbitzura dauden EHUko karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, bai eta derrigorrezko edo borondatezko eszedentzian daudenak ere, baldin eta egoera horretarako ezarrita dagoen gutxieneko denbora bete badute. Modu honetan langileok jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.

2.– 2 hizkuntza eskakizuna gaindituta izatea euskararen jakite maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura mailekin parekatzeko den Dekretuak adierazten duen legez (Azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua) edo, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den Dekretuan esandakoari jarraituz. (Apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua).


Azterketa dokumentala