Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2026ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
110

3265/2025 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez ebazpen honen huts-zuzenketa egiten baita: 2821/2025 Ebazpena, azaroaren 3koa, zeinaren bidez Administrazioko Taldeko buruaren lanpostua izendapen askez hornitzeko deialdia egiten baita, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Zarautz-Orio-Aiako Lehen Mailako Arretako Unitatean.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko azaroaren 3ko 2821/2025 Ebazpenaren bidez, Administrazioko Taldeko buruaren lanpostua izendapen askez hornitzeko deialdia egin zen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Donostialdeko Erakunde Sanitario Integratuko Zarautz-Orio-Aiako Lehen Mailako Arretako Unitatean (2025eko azaroaren 26ko EHAA, 228. zk.).

Ebazpen horren lehenengo oinarrian huts bat aurkitu denez, honela zuzendu behar da:

Hau dioen lekuan:

«1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Estatutupeko, funtzionario edo langile lan-kontratudun finkoa izatea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edozein zerbitzu-erakundetan eta lanpostua jabetzan edukitzea C2/D2 lanbide-taldean.

b) C2/D2 lanbide-taldeko titulua edukitzea.

c) Gutxienez 2 urteko lan-esperientzia izatea C2/D2 lanbide-taldean.

d) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea».

Hau esan behar du:

«1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute eskabideak aurkezteko epeko azken egunean baldintza hauek betetzen dituztela frogatzen dutenek:

a) Estatutupeko, funtzionario edo langile lan-kontratudun finkoa izatea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edozein zerbitzu-erakundetan eta lanpostua jabetzan edukitzea C2/D2 lanbide-taldean.

b) C2/D2 lanbide-taldeko titulua edukitzea.

c) Gutxienez 2 urteko lan-esperientzia izatea C2/D2 lanbide-taldean.

d) 2. hizkuntza-eskakizuna (derrigortasun-data: 2016-12-03).

e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea».

Era berean, eskabideak aurkezteko 15 egun balioduneko epea irekiko da berriro, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia / San Sebastián, 2025eko abenduaren 10a.

Donostialdeko ESIko zuzendari-gerentea.
E.B. (1297/2025 Ebazpena, uztailaren 24koa).

Langileen zuzendaria,

MARÍA PILAR SÁNCHEZ GARDUÑO.


Azterketa dokumentala