Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2026ko urtarrilaren 13a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
107

1986/2025 EBAZPENA, abenduaren 3koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez bete gabe uzten baita urtarrilaren 13ko 47/2025 Ebazpenaren bidez egindako deialdia. Ebazpen horren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzako Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzan Osasun Mentala Koordinatzeko Zerbitzu Sanitarioko buruaren lanpostua betetzeko lehiaketaren deialdia egin zen.

AURREKARIAK

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 47/2025 Ebazpenaren bidez (urtarrilaren 21eko EHAA, 13.zk. eta otsailaren 5eko BOE, 31. zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzako Osasun Mentaleko Zerbitzu Sanitarioko buruaren lanpostua betetzeko lehiaketarako deialdia egin zen.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 5eko 429/2025 Ebazpenaren bidez, onartu egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzan Osasun Mentala Koordinatzeko Zerbitzu Sanitarioko burua hautatzeko deialdian onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda (Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean argitaratu zen, 2025eko martxoaren 13an).

2025eko abenduaren 3an, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 47/2025 Ebazpenaren bidez egindako deialdian parte hartzeko hautagai bakarraren uko egiteko idazkia jaso zen. Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Eusakl osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzan Osasun Mentala Koordinatzeko Zerbitzu Sanitarioko buruaren lanpostua betetzeko lehiaketaren deialdia egin zen. Hori dela eta

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 13ko 47/2025 Ebazpenaren bidez egindako deialdia (Ebazpen horren bidez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Ospitaleko Arreta Koordinatzeko Zuzendariordetzako Osasun Mentaleko Zerbitzu Sanitarioko buruaren lanpostua betetzeko lehiaketarako deialdia egin zen), hautagairik ez dagoelako.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Administrazio Kontseiluari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 3a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala