Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2026ko urtarrilaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
103

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira itsas arrantzaren alorreko arau-hausteei buruzko zehapen-espedienteen instrukzio-egileak egindako ebazpen-proposamenak.

Ezinezkoa izan denez ebazpen-proposamen horiek zuzenean jakinaraztea, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, 15 egun balioduneko epea dago espedientea aztertzeko (espedientea Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritzan dago ikusgai: Donostia kalea 1 – Vitoria-Gasteiz), defentsarako egoki iritzitako alegazio, agiri eta argibide guztiak azaltzeko eta, hala badagokio, prozeduran baliatuko diren frogak proposatzeko. Hori guztia prozedura hau abiatu duen instrukzio-egileari aurkeztu behar zaio.

Eranskinean aipatzen diren pertsonak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta haientzat jakinarazpenaren balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 17a.

Instrukzio-egilea,

ANA ALTUNA RIAÑO.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala