Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2026ko urtarrilaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
101

IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Ondarroako Udalak egindako eskaera, itsas-lehorreko jabari publikoko lurrak okupatzeko emakidari buruzkoa, Zaldu erreka desestaltzeko (Artibai ibaiarekin lotuz) eta eskola publikoaren ondoren dagoen eremua urbanizatzeko, hainbat erabileratarako (Ondarroa).

Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.8.a) artikuluaren arabera, emakida-prozeduretan nahitaezkoa izango da hogei egunez informazioa jendaurrean jartzea.

Ondarroako Udalak Zuzendaritza honi eskatu dio itsas-lehorreko jabari publikoa okupatzeko emakida, Zaldu erreka desestaltzeko (Artibai ibaiarekin lotuz) eta eskola publikoaren atzean dagoen eremua urbanizatzeko, hainbat erabileratarako, Ondarroako udal-mugartean.

Eskaria aztertu eta dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, 2025/024408 erreferentzia duen espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzeten alegazioak eta oharrak egin daitezen.

Jendaurreko izapidean jarriko den dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan egongo da:

https://www.euskadi.eus/iljp-eskaera-zaldu-artibai-erreka-urbanizatzea/web01-tramite/eu/

Alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen arabera aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:

https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 15a.

Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,

KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.


Azterketa dokumentala