
6. zk., 2026ko urtarrilaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
96
26/2025 DEKRETUA, abenduaren 29koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide batzuk aldatzeko dena.
Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluak lehendakariari esleitzen dio, instituzio, erakunde, entitate edo elkarteek Kontseilurako hautatzen dituzten ordezkariak izendatzeko ahalmena, eta lege-testu bereko 7. artikuluak ezartzen du Kontseilua osatzen duten pertsonen agintaldia lau urtekoa izango dela, eta ez dela eragozpenik izango kideak behin eta berriz hautatzeko.
Legeak agintzen du, baita ere, batzordean ordezkaritza duten erakunde, korporazio edo entitateek titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko aukera dutela. Izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.
Lege horren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta 7. artikuluarekin lotuta, Nekazaritza erakundeek lehendakariaren irailaren 13ko 22/2023 Dekretuaren bidez izendatutako kide titular bat eta ordezko kide bat ordezkatu dituzte, eta ordezkatzeko izendapen berriak erabaki dituzte.
Horren ondorioz, honako hauxe
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– Iñigo Bilbao Rekagorri jauna Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko kide titular izendatzea, Nekazaritza erakundeek aukeratuta, Garikoitz Nazabal Etxabe jaunaren ordez.
2. artikulua.– Garikoitz Nazabal Etxabe jauna Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea, Nekazaritza erakundeek aukeratuta, Iñigo Bilbao Rekagorri jaunaren ordez.
3. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko abenduaren 29an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
RSS