Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2026ko urtarrilaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
95

25/2025 DEKRETUA, abenduaren 29koa, lehendakariarena, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko zenbait kide aldatzeko dena.

Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko maiatzaren 17ko 8/2012 Legearen 5. artikuluak lehendakariari esleitzen dio, instituzio, erakunde, entitate edo elkarteek Kontseilurako hautatzen dituzten ordezkariak izendatzeko ahalmena, eta lege-testu bereko 7. artikuluak ezartzen du Kontseilua osatzen duten pertsonen agintaldia lau urtekoa izango dela, berrautatzearen kalterik gabe.

Legeak agintzen du, baita ere, batzordean ordezkaritza duten erakunde, korporazio edo entitateek titular edo ordezko izendatu dituzten pertsonak aldatzeko aukera dutela. Izendatu berria kargu horretan arituko da ordezkatutako pertsonak Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordean bete beharreko lau urteko epea igaro arte.

Lege horren 5. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta 7. artikuluarekin lotuta, Unión General de Trabajadores de Euskadi / UGT Euskadi sindikatuak, lehendakariaren apirilaren 15eko 6/2025 Dekretuaren bidez izendatutako ordezko kide bat ordeztu ditu, eta haren ordezkaritzan izendapen berri bat egitea erabaki du.

Horren ondorioz, hauxe

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Elena Carro Del Río andrea, Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeko ordezko kide izendatzea, Unión General de Trabajadores de Euskadi / UGT Euskadi sindikatuak hautatua, Alberto Elosúa Alvarado jaunaren ordez.

2. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2025eko abenduaren 29an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.


Azterketa dokumentala