Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2026ko urtarrilaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
91

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 11koa, Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiarena, Lehendakaritzan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.d) artikuluan, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen azaroaren 26ko 388/2024 Dekretuaren 9.2.g) artikuluan eta Lehendakaritzako lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duen Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusiaren 2025eko otsailaren 27ko Ebazpenaren (2025eko martxoaren 14ko EHAA, 51 zk.) hirugarren oinarrian ezarritakoaren arabera, eta Enplegu Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Kanpo-Harremanetarako teknikari espezialistaren lanpostu hau, Kanpo Harremanen eta Organismo Multilateralen Zuzendaritzan: 511291 zenbakiko kodea, 3. dotazioa,

Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera emango dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organo berari hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari bi hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 11.

Koordinazioaren eta Proiektu Estrategikoen idazkari nagusia,

MIKEL IRIONDO BILBAO.


Azterketa dokumentala