Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2026ko urtarrilaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
89

1980/2025 EBAZPENA, abenduaren 2koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Plangintza eta Kudeaketako zuzendariordea izendatzen duena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urriaren 28ko 1735/2025 Ebazpenaren bidez egindakoa (2025eko azaroaren 7ko EHAA, 215. Zk.), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian, Plangintza eta Kudeaketako zuzendariorde lanpostua betetzeko deialdia egin zen.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko izangaiak aurkeztu dituen agiriak aztertu dira, baita haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Hala, aurkeztutako dokumentazioa kontuan izanik, Balorazio Batzordearen ustez, Maddi Zubizarreta Labaka andreak deialdiko lanpostuaren profila betetzen du eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dauka.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Izendatzea Maddi Zubizarreta Labaka, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen Plangintza eta Kudeaketako zuzendariorde izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.

Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko abenduaren 16tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 2a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala