
6. zk., 2026ko urtarrilaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
88
1340/2025 EBAZPENA, abenduaren 1ekoa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Garapeneko eta Prestakuntzako Zerbitzu Korporatiboko burua-2 kargutik kentzen baita Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzan, berak hala eskatuta.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren apirilaren 19ko 286/2024 Ebazpenaren bidez, Maddi Zubizarreta Labaka andrea izendatu zen Garapeneko eta Prestakuntzako Zerbitzu Korporatiboko buru-2, Giza Baliabideen Zuzendaritzako Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzan (2024ko maiatzaren 16ko EHAA, 95. zk.).
Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak kontuan hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Maddi Zubizarreta Labaka andrea Garapeneko eta Prestakuntzako Zerbitzu Korporatiboko burua-2 lanpostuaren kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Garapeneko eta Prestakuntzako Zuzendariordetzan, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko abenduaren 15eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 1a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.
RSS