Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

6. zk., 2026ko urtarrilaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
86

524/2025 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez izendatzen baita Debagoieneko Erakunde Sanitario Integratuko Eskualdeko Erreferente Soziosanitarioaren eginkizunak beteko dituen pertsona, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean.

Bat etorrita Osasun Sailaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Euskadiko Gobernantza Soziosanitarioari buruzko abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuarekin (2022ko abenduaren 22ko EHAA, 243. zk.), zeinaren bidez ezarri baitziren gobernantza soziosanitarioaren definizioa eta lurralde-artikulazioa, eta bereziki, haren antolamendu funtzionala, kontsulta- eta partaidetza-organoetan eta koordinazio soziosanitarioko figuretan oinarrituta.

Ikusi da abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuaren 2. atala, lurralde-eremuaren eta kudeaketaren araberako koordinazio-figurei dagokienez; eta, bereziki, 45.3 artikulua, zeinak ezartzen baitu erreferente soziosanitarioaren figuraren izendapena erakundeko profesionalen artetik.

Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen martxoaren 27ko 123/2023 Ebazpenaren bidez, María Asunción San Martín Arenaza andrea izendatu zen Debagoieneko ESIko eskualdeko erreferente soziosanitarioaren funtzioak betetzen zituen pertsona, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean.

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Aurreko erreferente soziosanitarioaren erretiroa dela-eta, Eduardo Mendiola Iriberri jauna izendatzen da Debagoieneko ESIko eskualdeko erreferente soziosanitario, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean.

Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko apirilaren 3tik aurrera izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzari (Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza) ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia / San Sebastián, 2025eko azaroaren 28a.

Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

ANDREA GABILONDO CUELLAR.


Azterketa dokumentala