
6. zk., 2026ko urtarrilaren 12a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
85
512/2025 EBAZPENA, azaroaren 28koa, Santa Marina Ospitaleko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez aldi baterako eta lau urte luzagarriz izendatzen baita Farmaziako Atal Sanitarioko burua, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitalean.
Santa Marina Ospitaleko zuzendari-gerentearen 293/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitaleko Farmaziako Atal Sanitarioko buruaren lanpostua hornitzeko lehiaketa-sistemaren bidez (2025eko irailaren 26ko EHAA, 183. zk., eta 2025eko urriaren 16ko BOE, 249. zk.).
Epaimahai kalifikatzaileak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Joana González Arnaiz andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Farmaziako Atal Sanitarioko buru izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitalean.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Joana González Arnaiz andrea Farmaziako Atal Sanitarioko buru izendatzea, aldi baterako, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Santa Marina Ospitalean.
Bigarrena.– Izendapen honek lau urteko indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legeko 28. artikuluaren hirugarren arau komunean ezarritakoaren arabera, eta egun honetatik aurrera izango ditu ondorioak: 2025eko abenduaren 1a.
Hirugarrena.– Izendatutako pertsonak aipatutako epea amaitzean utziko du lanpostua, baldin eta jazotzen ez bada luzapena egin ahal izateko baldintzaren bat eta, betiere, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen aipatutako 28. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
Laugarrena.– Izendapenaren indarraldia amaitu aurretik ere kendu ahal izango dute kargutik izendatua, aldez aurretik kontrako espedientea baldin badago eta ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren 6. apartatuan aurreikusitako lekualdatze-kausak direla medio.
Bosgarrena.– Interesdunari ebazpen honen berri ematea.
Seigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2025eko azaroaren 28a.
Santa Marina Ospitaleko zuzendari-gerentea,
ICIAR MARÍA LARREA ARECHAVALETA.
RSS