
3. zk., 2026ko urtarrilaren 7a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (99 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
52
EBAZPENA, 2025eko abenduaren 9koa, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoan nekazaritzako elikagaien kooperatibismoa sustatzeko laguntzen balorazio-batzordearen kideak. Kooperatu 2025 programa.
Agindua, 2025eko urriaren 21ekoa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena. Agindu horren bidez, laguntzak ezartzen dira Euskadin nekazaritzako elikagaien kooperatibismoa sustatzeko (Kooperatu 2025 programa). Agindu horren 12. oinarriaren 2. paragrafoan hauxe xedatzen da: «Eskabideak ebaluatu eta baloratzeko, balorazio-batzorde bat eratuko da, eta hiru kidek osatuko dute. Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko kideak izango dira hirurak, eta Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzako teknikarien artean aukeratuko dira. Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko dira kide horiek; Ebazpenak adieraziko du nor izango den idazkaria eta nor batzordeburua. Balorazio-batzordea osatzen duten pertsona guztientzako ordezkoak ere izendatuko dira, Zuzendaritza horretako teknikarien artetik hautatuko dituzte pertsona horiek».
Hala, eta bat etorriz Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 11ko 438/2024 Dekretuarekin, hau
EBAZTEN DUT:
Honako pertsona hauek izendatzea balorazio-batzordeko kide. Batzorde horrek aztertu eta ebaluatuko ditu Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuaren eta Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko urriaren 21eko Aginduaren bidez deitutako laguntza-eskabideak –agindu horren bidez, Euskadin nekazaritzako elikagaien kooperatibismoa sustatzeko laguntzak ezartzen dira (Kooperatu 2025 programa)–, eta egindako ebaluazioa zehazten duen txostena egingo du, behin-behineko ebazpen-proposamenaren oinarri izango dena:
Hona, beraz, balorazio-batzordeko kideak:
Batzordeburua: Beatriz Guinea Aramendi andrea, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzako Kalitatea eta Iruzurra Kontrolatzeko arduraduna (titularra).
Mikel Albaina Troya jauna, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).
Batzordekideak:
Amaya Jalón Ayala andrea, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzako teknikaria; idazkari gisa jardungo duena (titularra).
Lourdes Goikoetxea Iturregi andrea, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzako teknikaria, idazkari gisa jardungo duena (ordezkoa).
Borja Martínez de Antoñana Sáenz de Cámara jauna, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzako teknikaria (titularra).
Olaia Otazua Iturbe andrea, Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko Zuzendaritzako teknikaria (ordezkoa).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 9a.
Elikagaien Kalitate eta Sustapeneko zuzendaria,
NORA BELTRÁN DE OTÁLORA ERRASTI.
RSS