
1. zk., 2026ko urtarrilaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (139 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
21
IRAGARKIA, ur-aprobetxamendurako eskubidea azkentzeko egon daitezkeen interesdunei jakinarazteko dena.
Aprobetxamenduen Arloa – Uraren Euskal Agentzia.
Aprobetxamenduen titularrei jakinarazteko helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, argitaratzen da ezen, Uren Legearen 53. artikuluan eta Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 161. artikuluetan eta ondorengoetan ezarritakoarekin bat eginez eta xede horretarako hasitako espedienteen ondorio gisa, Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bitartez, iragarki honen I. eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten espedienteak ebatzi direla.
Uren ekainaren 23ko 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Honako hau argitaratzen da, herritar guztiek eta I. eranskinean aipatutako interesdunek honen berri izan dezaten, eta azken horientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 16a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS