
1. zk., 2026ko urtarrilaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
20
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Mungiako udalerrian (Bizkaia) dagoen Torrebillela parkeko oinezkoentzako pasabidea, zimenduak mantenduz, ordezteko espedientea.
Espedientea: AO-B-2025-0369
Eskatzailea: Mungiako Udala.
Ibilgua: Butroe ibaia.
Udalerria y lurralde historikoa: Mungia (Bizkaia).
Jarduketa-eremua (UTM koordenatuak (30N ETRS89): X = 512426; Y = 47999361
Jarduketa honako honetan datza: Torrebillela parkeko oinezkoentzako pasabidea ordeztea, zimenduak mantenduz, Mungiako udalerrian (Bizkaia), Butroe ibaiaren jabari publiko hidraulikoa gurutzatuz.
Hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dagin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 53. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kaltetua izan daitekeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduetan, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Informazio Publikoa atalean ere.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 12a.
Zuzendari nagusia,
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Lan-baimenen arduraduna,
MARÍA JOSÉ GUERRERO VERDEJO.
RSS