
1. zk., 2026ko urtarrilaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
16
IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariaren errekerimendua jakinarazteko dena. Errekerimendu horren bidez, eskatzen da Ondarroako portuan amarralekua emateko eskaerari buruzko agiriak igortzeko, jakinarazpena egiten den egunetik hamar egun balioduneko epean.
Ezinezkoa izan da errekerimendu hori zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
1.– Errekerimenduaren testu osoa Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren Zuzendaritzan lor daiteke (Lakua I, 4. solairua, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz).
2.– Ohartarazten da eskatutako dokumentazioa adierazitako epean aurkezten ez bada, amarralekua emateko eskaera iraungitzat joko dela.
Hori guztia argitara ematen da, eranskinean aipatutako pertsona horren berri izan dezan, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 15a.
Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS