Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2026ko urtarrilaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
13

IRAGARKIA, 2025eko abenduaren 11koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren zenbait espedienteetan emandako bertaratze-izapidea betetzeko errekerimenduak.

Aipatutako ebazpenen jakinarazpenak egiten saiatu eta lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, honako arau hauetan xedatutakoa betetzeko: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikulua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapen bateragarriak.

Eranskinean identifikatuta dauden interesdunei jakinarazten zaie, Izatezko Bikoteen Erregistroaren Arabako Lurralde Ordezkaritzara jo beharko dutela –Samaniego kalea 2, 01008, Vitoria-Gasteiz–. Horretarako, interesdunek 10 egun balioduneko epea izango dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan bertaratzen ez badira, eskaeran atzera egin dutela ulertuko da, eta eskaera artxibatu egingo da.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da iragarki hau, eta banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 11.

Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,

GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala