
1. zk., 2026ko urtarrilaren 2a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (91 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
5
IRAGARKIA, Agurain Ikastola, Koop. E. izeneko kooperatiba-sozietatea onura publikokoa dela deklaratzeko espedienteari buruzkoa.
Jokin Díaz Arsuagak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Gizarte Ekonomiako zuzendariak, iragarki hau eman du:
IRAGARKIA:
Agurain Ikastola, Koop. E. kooperatiba-sozietateak eskabidea aurkeztu du, onura publikokoa dela deklara dezaten, onura publikoko kooperatiba-sozietateei dagozkien prozedurei eta betekizunei buruzko araudia onartzen duen otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz. Horrenbestez, erregelamendu horren 9.3 artikuluan ezarritakoa betez, hogei eguneko epea irekitzen da, interesa duen edonork espedientea azter dezan eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzan.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 18a.
Gizarte Ekonomiako zuzendaria,
JOKIN DIAZ ARSUAGA.
RSS