Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2026ko urtarrilaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
4

IRAGARKIA, Tantai Baso Jabe Kooperatiba izeneko kooperatiba-sozietatea herri-onurakoa dela deklaratzeko espedienteari buruzkoa.

Jokin Díaz Arsuagak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomia, Lan eta Enplegu Saileko Gizarte Ekonomiaren zuzendariak, iragarki hau eman du:

IRAGARKIA:

Tantai Baso Jabe Kooperatiba kooperatiba-sozietateak eskabidea aurkeztu du, onura publikokoa dela deklara dezaten, Onura Publikoko kooperatiba-sozietateei dagozkien prozedurei eta betekizunei buruzko araudia onartzen duen otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz. Horrenbestez, erregelamendu horren 9.3 artikuluan ezarritakoa betez, hogei eguneko epea irekitzen da, interesa duen edonork espedientea azter dezan eta egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzan.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 18a.

Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,

JOKIN DIAZ ARSUAGA.


Azterketa dokumentala