Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2026ko urtarrilaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
3

AGINDUA, 2025eko abenduaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Gipuzkoako Errenteriako udalerriko «Errenteria Musikal» MEPU Musika Eskola Publikoari espezialitateak gehitzeko baimena ematekoa.

Aztertu da «Errenteriako Udala»k –Gipuzkoako Errenteriako udalerriko «Errenteria Musikal» Musika Eskola Publikoaren titularrak– espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera.

Espediente horren izapideak araudiak ezarritako prozedura jarraituz egin dira, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek txostena egin dute.

Aztertu dira 2006ko maiatzaren 3ko Hezkuntzaren 2/2006 Lege Organikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolen 2024ko maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretua eta gai horretan aplikagarri diren indarreko gainerako legeak, eta honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Espezialitate hauen baimena ematea «Errenteria Musikal» Musika Eskola Publikoari, 2025-2026 ikasturtetik aurrera: «dantza klasikoa», «dantza garaikidea», «hiriko bestelako dantzak» eta «klakea». Musika-eskola hori, Hezkuntza Sailaren Unibertsitateaz kanpoko Ikastetxeen Erregistroan inskribatuko da, erregistroko datu hauekin:

Kode-zenbakiak: 012170 (EAE) eta 20007023 (unibertsala).

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.

Izen espezifikoa: «Errenteria Musikal».

Titularra: «Errenteriako Udala».

Helbidea: Alfonso XI, z/g.

Udalerria: Errenteria.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Baimendutako irakaskuntzak:

• Mailak: 1, 2, 3 eta 4.

• Espezialitateak:

– Hari igurtzizko instrumentuak: biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua.

– Zurezko haizezko instrumentuak: klarinetea, flauta, oboea, saxofoia, fagota.

– Metalezko haize-instrumentuak: tronboia, tronpa, tronpeta, tuba.

– Teklatu-instrumentuak: pianoa, akordeoia.

– Perkusio-instrumentuak: perkusioa, bateria.

– Hari sakatuzko instrumentuak: gitarra, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa.

– Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak: alboka, txistua, trikitixa, panderoa, txalaparta, dultzaina.

– Kantu espezialitatea: kantua.

– Dantzako espezialitatea: euskal dantza, klasikoa, garaikidea, hiriko dantzak, klakea.

Bigarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrari dagokio:

a) Ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari, irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari buruz indarrean dagoen araudia eta aplikatu beharreko gainerako legeria betetzea.

b) Emandako baimena berrikusteko eskatzea, ikastetxeko edozein erregistro-datu aldatu behar denean.

Baldintzak betetzen ez badira, emandako baimena baliogabetu egingo da.

Hirugarrena.– Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio guztietan, norberaren dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa erabili beharko du, eta, ondoren, espezifikoa eta ikastetxearen kodea, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.

Halaber, estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen 1979ko otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du ikastetxearen publizitateak.

Laugarrena.– Ikastetxeak 2006ko martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikingintzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxearen titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala