Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2026ko urtarrilaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2

AGINDUA, 2025eko abenduaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, Bilboko (Bizkaia) «Jesús Arambarri» Musika Eskola Publikoari musika-espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.

Bilboko (Bizkaia) «Jesús Arambarri» Musika Eskola Publikoak musika-espezialitateak gehitzeko egin duen baimen-eskaera aztertu da.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten organismoek horri buruzko txostena eman dute.

Euskal Autonomia Erkidegoko musika- eta dantza-eskolei buruzko maiatzaren 21eko 64/2024 Dekretua eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2025-2026 ikasturtetik aurrera baimena ematea jarraian zehazten den musika-ikastetxeari «Kultura Musikala» espezialitatea gehitzeko:

Kode-zenbakia: 014988 (EAE) eta 48010933 (unibertsala).

Izen generikoa: Musika Eskola Publikoa.

Izen espezifikoa: «Jesús Arambarri».

Titularra: Bilboko Udalaren Musika Irakaskuntzen Zentroa toki organismo autonomoa.

Helbidea: Sorkunde, 8 – Errekondo, 2.

Udalerria: Bilbao.

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Ikastetxe horretan irakaskuntza hauek emango dira:

– Mailak: 2, 3 eta 4.

– Espezialitateak eta familiak:

• Espezialitatea: Kantua eta Kantu Korala.

• Hari igurtziko instrumentuak: biolina, biola, biolontxeloa, kontrabaxua.

• Haize-zurezko instrumentuak: klarinetea, fagota, txirula, oboea, saxofoia.

• Haize-metalezko instrumentuak: Fliskornoa, Tronpeta, Tuba, Tronboia, Tronpa.

• Teklatu-instrumentuak: akordeoia, pianoa, teklatua.

• Perkusio-instrumentuak: perkusioa, bateria.

• Hari pultsatuko instrumentuak: gitarra, gitarra elektrikoa, baxu elektrikoa.

• Euskal sustrai tradizionaleko instrumentuak: txistua, trikitixa, dultzaina, alboka.

• Beste instrumentu eta tailer batzuk: Kultura musikala.

Bigarrena.– Indarrean dagoen araudia betetzera beharturik gelditzen da ikastetxea, irakasleen titulazio akademikoari dagokionez. Bestela, bidezkoa litzateke emandako baimena baliogabetzea.

Hirugarrena.– Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio guztietan, norberaren dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen entitate titularrak izen generikoa erabili beharko du, eta, ondoren, espezifikoa eta ikastetxearen kodea, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.

Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.

Laugarrena.– Zentroak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete beharko du, bai eta indarrean dagoen legeriak ezartzen dituen higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna ikastetxeko titularrari dagokio.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inola ere, hezkuntza-itunen edo dirulaguntzen deialdien araubidearen bidez laguntzak lortu direnik.

AZKEN XEDAPENETAko BIGARRENA

Agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 4a.

Hezkuntzako sailburua,

MARÍA BEGOŃA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala