Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

1. zk., 2026ko urtarrilaren 2a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1

1390/2025 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Segurtasuneko eta Loturako zerbitzu korporatiboko burua-2 kargutik kentzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendaritza nagusian.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren azaroaren 20ko 1510/2023 Ebazpenaren bidez, Juan José Quiñones Carriazo jauna izendatu zen Segurtasuneko eta Loturako Zerbitzu Korporatiboko buru-2 Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian (2023ko abenduaren 13ko EHAA, 236. zk.).

Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua Ente Publikoaren Estatutuak ezartzen dituen azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplika daitezkeen gainerako xedapenak kontuan hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Juan José Quiñones Carriazo jauna Segurtasuneko eta Loturako Zerbitzu Korporatiboko burua-2 lanpostuaren kargutik kentzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2025eko abenduaren 11ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 11.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.


Azterketa dokumentala