
252. zk., 2025eko abenduaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
5576
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Soraluze-Placencia de las Armaseko udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Igerain errekatik 300 m3 aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzen duen espedientea, erabilera sanitarioetarako baliatzeko.
Espedientea: A-G-2025-0004
Eskatzailea: Industrias Placencia SA.
Hargunearen kokapena: Soraluze-Placencia de las Armas (Gipuzkoa).
Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X: 546.669 eta Y: 4.781.079
Eskatutako urteko bolumena: 300 m3 urtean.
Uraren erabilera: Erabilera sanitarioak.
Aprobetxamenduaren deskribapena: errekatik presa txiki baten bidez hartutako urak 30 m3-ko andel batera eramaten dira industria-instalazioen barruan, ondoren enpresaren komunetan eta konketetan erabiltzeko (ez giza kontsumorako).
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, jende guztia jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 19a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS