Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2025eko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5575

IRAGARKIA, Gamiz-Fikako udalerrian (Bizkaia), Atxispe errekaren gainean, zubi bat eraikitzeko espedientea jendaurrean jartzeko dena.

Espedientea: AO-B-2025-0398

Eskatzailea: Gamiz-Fikako Udala.

Ibilgua: Atxispe erreka.

Udalerria eta lurralde historikoa: Gamiz-Fika (Bizkaia).

Jarduketa-eremua (koordenatuak UTM (30N ETRS89): X = 516936; Y = 4794833

Jarduketa honetan datza: Zubi bat eraikitzea Atxispe errekaren gainean, Gamiz-Fikako udalerrian (Bizkaia).

Hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 53. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, kaltetua izan daitekeen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduetan, adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 16a.

Zuzendari nagusia.
FE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena),

Lan-baimenen arduraduna,

MARÍA JOSÉ GUERRERO VERDEJO.


Azterketa dokumentala