Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2025eko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
5574

IRAGARKIA, 2025eko abenduaren 15ekoa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, dekretu honetan jasotako laguntzen itzulketa-espedienteen hasteko erabakiak jakinaraztekoa: 27/2023 Dekretua, otsailaren 21ekoa, seme-alabak dituzten familientzako laguntzak.

Ezinezkoa izan da aipatutako itzulketa-espedienteen hasteko erabakiak zuzenean jakinaraztea, eta, horregatik ematen da argitara iragarki hau, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie 15 eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzotena alegatzeko, itzulketa-prozedurari amaiera emango dion ebazpena eman aurretik.

Era berean, jakinarazten da interesdunek eskuragai dutela zerrendako itzulketa-espedienteen hasteko erabaki horien testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritzan (Eusko Jaurlaritza Lakua eraikina, Donostia-San Sebastián kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 15a.

Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,

GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala