Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2025eko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5571

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 17koa, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko laguntzen deialdia (Lehiatu 2025 programa); laguntza horiek Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko ekainaren 10eko Aginduaren bidez ezarri ziren.

2025eko uztailaren 3an, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2025eko ekainaren 10eko Agindua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (125. zk.), zeinaren bidez onartzen baita nekazaritza- eta elikagaigintza-produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko laguntzen deialdia (Lehiatu Inbertsioa programa).

10. oinarrian ezarritakoaren arabera, Balorazio Batzordeak, 2025eko abenduaren 17an, aginduaren 10. oinarriko 4.c) apartatuan aipatzen den txostena egin zuen; bertan, egindako ebaluazioaren emaitza zehazten da, eta beharrezkoa den informazioa jasotzen.

Aginduaren 12. oinarrian ezarritakoaren arabera, Elikagaien Politika eta Industriako zuzendariak, 2025eko abenduaren 17an, laguntzak emateko behin betiko ebazpen-proposamena egin zuen, Balorazio Batzordeak emandako txostenean oinarrituta.

Proposamenak berariaz adierazten du zein eskatzaileri proposatzen den dirulaguntza ematea eta bakoitzaren zenbatekoa, bai eta laguntza zein eskatzaileri ukatzea proposatzen den eta uko horren arrazoia ere.

Gainera, proposamenak barne hartzen du organo kudeatzailearen txostena, eta txosten horretan jasota geratuko da onuradunek, organo kudeatzailearen esku dagoen informazioaren arabera, betekizun guztiak betetzen dituztela dirulaguntzak jasotzeko.

Arau erregulatzailearen 13. oinarriak ezartzen duenez, behin betiko ebazpen-proposamena onartu ondoren, Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordeak ebatziko du deialdia. Ebazpen bakarra emango du, eta hor jasoko dira eskatutako zein laguntza emango diren eta zein ukatuko.

Azaldutako guztiagatik, eta behin betiko ebazpen-proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– I. eranskinean agertzen diren pertsonei edo entitateei II. kapituluari dagozkion laguntzak ematea, eranskin horretan adierazitako zenbateko eta urteko kuotetan. Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko dira, eta, hala badagokio, LGENF funtsen kontura ere bai.

2.– II. eranskinean agertzen diren pertsonei edo entitateei III. kapituluari dagozkion laguntzak ematea, eranskin horretan adierazitako zenbateko eta urteko kuotetan. Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko dira, eta, hala badagokio, LGENF funtsen kontura ere bai.

3.– III. eranskinean agertzen diren pertsonei edo entitateei IV. kapituluari dagozkion laguntzak ematea, eranskin horretan adierazitako zenbateko eta urteko kuotetan. Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko dira.

4.– IV. eranskinean agertzen diren pertsonei edo entitateei V. kapituluari dagozkion laguntzak ematea, eranskin horretan adierazitako zenbateko eta urteko kuotetan. Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen kontura finantzatuko dira.

5.– Laguntzak ukatzea V. eranskinean agertzen diren pertsonei edo entitateei, bertan adierazitako arrazoiengatik.

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraren aurka, pertsona edo entitate interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 17a.

Elikadurako eta Landa Garapeneko sailburuordea,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala