Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2025eko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
5569

AGINDUA, 2025eko abenduaren 22koa, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko dirulaguntzen 2026ko oinarriak onartu eta deialdia egiten duena.

Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren 6/2016 Legeak ezartzen du hirugarren sektore soziala ekimen sozialeko erakundeek osatzen dutela, eta onartzen du erakunde horiek euskal gizartearen funtsezko aktibo bat direla, eta haien ekarpena ezinbestekoa dela, alde batetik, aldi berean bidezkoa eta solidarioa, berdintasunezkoa eta kohesionatua, demokratikoa eta parte-hartzailea izango den gizarte bat eraikitzeko, eta, bestetik, gizarte-premiei modu egokiagoan (integrala, gertukoa, pertsonalizatua eta parte-hartzailea) erantzuteko, sektoreen arteko lankidetzatik eta pertsona, familia, kolektibo edo komunitate hartzaileen partaidetzarekin.

Gizarte-ekimeneko erakundeek, esku-hartze sozialeko jardueren bidez, honako hauek sustatzen dituzte: gizarteratzea, garapenerako lankidetza, herritar guztien eskubideak aitortzea eta eskubide horiek eraginkortasunez erabiltzea kalteberatasun- edo bazterkeria-egoerei, babesgabetasun-, desgaitasun- eta/edo mendekotasun-egoerei aurre egiten dieten pertsonek, familiek, taldeek, kolektiboek edo komunitateek, gizarte-desberdintasunaren, marjinazioaren, babesgabetasunaren eta indarkeria matxistaren aurka borrokatuz, eta gizarte bidezkoago, berdinago, parte-hartzaileago eta demokratikoago baterantz aurrera eginez.

Testuinguru horretan, lankidetza publiko-soziala guztion onerako den eta pertsonen aldeko apustua egiten duen gizarte baten bermea da eta izan behar du. Beraz, lankidetza horrek oinarritzat du gizartearen eta garapenaren eredu bat, aldi berean eskatzen duena erantzukizun publikoa sendotzea eta gizarte zibilak gizarte-premiei erantzuteko parte-hartze aktiboa izatea, bereziki esku-hartze sozialaren eremuan.

Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzak, hirugarren sektore sozialeko erakunde eta sareekin lankidetzan, erabaki zuen hirugarren sektore soziala indartzen eta bultzatzen jarraitzea eta esparru hori praktikan sendotzea, Euskadiko Elkarrizketa Zibilerako Mahaiaren bitartez, eta Euskadiko Hirugarren Sektore Soziala Sustatzeko Estrategiaren esparruan. Esparru horrek koherentzia du euskal sektore publikoaren eta hirugarren sektore sozialaren arteko lankidetza-ibilbidearekin, baina funtsezko zutabeak dituen jauzi kualitatiboa da (elkarrizketa zibila eta eredu misto publiko-soziala.

Sustapen-ekintzaren bidez sektore publikoak hirugarren sektore sozialarekin duen lankidetzari dagokionez, estrategiak sare soziala indartu nahi du, arreta berezia eskainiz asoziazionismo txiki eta ertainari, oinarri soziala eta erakundeetan parte hartzea sustatuz, arreta berezia jarriz pertsona eta familia hartzaileek berek eratutako erakundeei.

2026ko ekitaldiari dagokionez, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak komunitateari lotutako helburu estrategikoak, belaunaldien arteko elkartasuna, erronka demografikoa eta berrikuntza sustatu nahi ditu, dagozkion sustapen-ekimenak eta berak sustatutako beste jarduera batzuetan egindako ahalegina lerrokatzeko. Era berean, adierazi behar da ekimen hori bat datorrela XIII. Legegintzaldiko Gobernu Programarekin, eta nabarmendu behar da lotura estua duela 14. konpromisoko (Garapen soziala eta komunitarioa indartzea), 2. ekimenarekin (hirugarren sektorea bultzatzeari buruzkoa).

Bizi garen eraldaketa sozial eta demografikoaren testuinguruan, komunitate inklusiboak eraikitzea funtsezko helburua da ongizate integralerako eta gizarte-kohesiorako. Komunitate inklusiboa da, sektore publikoaren, pribatuaren, sozialaren eta familia-auzokoen arteko lankidetzaren bidez, pertsonen gaitasunak eta aukerak areagotzen dituena, beren bizi-proiektuak autonomiaz heda ditzaten eta gizartean aktiboki parte har dezaten. Beharrezkoa da sektoreen arteko loturak sendotzea, eta erakundeen arteko lankidetza sustatzea, gizartean eragin handiagoa izango duten herrialde-proiektuei ekiteko.

Komunitate bizi horiek eta hurbileko sare horiek aukera ematen dute eskubideak baliatzeko, loturak sortzeko eta bizitza osorako laguntzak bultzatzeko. Eredu komunitarioak pertsona guztien parte-hartze eraginkorra, gizarteratzea eta sareko laguntzak artikulatzea sustatzen du. Horrela, komunitate inklusiboak bultzatzeak aniztasunean oinarritutako bizikidetza, belaunaldien arteko elkartasuna eta kide izatearen zentzua indartzen laguntzen du; eta horiek funtsezko elementuak dira egungo erronkei aurre egiteko eta gizarte bidezkoago, askotarikoago eta kohesionatuago baterantz aurrera egiteko.

Eredu horretarantz gerturatzeko, beharrezkoa da pertsonei eta familiei beren bizi-proiektuetan laguntzea, haien autonomia bultzatuz ikuspegi intersekzionala duten esku-hartze sozialeko ibilbide pertsonalizatuen bidez. Komunitateak Euskadiko hirugarren sektoreko erakundeen bidez indartzeko, komunitate inklusiboak indartuko dituzten ekimenak bultzatu behar dira, lankidetzan oinarritutako erantzun bat emateko partekatutako beharrei eta egungo erronka sozialei.

Ekimenaren ondorengo izapidetzea bizkortzeko eta erakunde hartzaileentzako laguntza-lerro honetara bideratutako baliabideak ahalik eta lasterren eskuragarri jarri ahal izateko, 2026ko deialdia Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduan aurreikusitakoari lotzen zaio. Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako gastu-espedienteen aldez aurreko izapidetzea arautzen du, eta laguntza edo dirulaguntza eman eta espedientea ebatzi aurreko ekitaldira arte espedientea gauzatuko den aurreko ekitaldian bideratzeko aukera ezartzen du. Laguntza edo dirulaguntza horiek emateko baldintza izango da kreditu egokia eta nahikoa izatea, Euskal Autonomia Erkidegoko 2026ko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen diren momentuan.

Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean jasotako xedapenak betetzeko beharrezko aurreikuspenak jasotzen ditu agindu honek, eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartzen da. Plan hori 2024-2027 ekitaldirako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen duen Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2025eko otsailaren 21eko Aginduaren bidez onartu zen.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Deialdia.

Gizarte-ekimeneko entitateek esku-hartze sozialeko jarduerak egiteko 2026. urterako dirulaguntzen oinarriak onartzea eta deialdia egitea, norgehiagoka-erregimenean, eranskinean onartu eta biltzen diren oinarriekin bat etorriz.

XEDAPEN GEHIGARRI BAKARRA

Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargurako gastu-espedienteen aldez aurreko izapidetzea arautzen duen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuaren 2007ko apirilaren 26ko Aginduaren 5.3 artikuluan jasotako ondorioetarako, agindu honetako laguntzak ebatzi ahal izateko, aldez aurretik kreditu egoki eta nahikoa egon beharko da Euskal Autonomia Erkidegoaren 2026ko Aurrekontu Orokorretan

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Aginduan jasotako dirulaguntzen kudeaketarekin lotutako datu pertsonalen tratamendua xedapen hauetan ezarritakoaren mende egongo da: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa), eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa.

Datuen babesari buruzko informazio zehatza eskuratzeko, helbide honetara jo dezakezu: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/es/transparencia/064800-capa1-es.shtml

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honetan berariaz aurreikusi ez den guztian, honako lege hauetan jasotako aurreikuspenak aplikatuko dira: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legea; Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legea; Dirulaguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorrean jasotako oinarrizko araudia eta Dirulaguntzen Erregelamendua onartzen duen 887/2006 Errege Dekretua.

AZKEN XEDAPENETAKO HIRUGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENETAKO LAUGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 22a.

Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua,

NEREA MELGOSA VEGA.

ERANSKINA
I. KAPITULUA
XEDAPEN OROKORRAK

1. oinarria.– Xedea.

1.– Agindu honen xedea da gizarte-ekimeneko entitateek esku-hartze sozialeko jarduerak egiteko 2026ko dirulaguntzen oinarriak onartzea eta deialdia egitea, norgehiagoka-erregimenean.

Gizarte-ekimeneko erakundeak dira helburu nagusi dutenak esku-hartze sozialeko jardueren bidez sustatzea zaurgarritasun-, bazterketa-, desberdinkeria-, babesgabetasun-, desgaitasun- edo mendekotasun-egoeran dauden pertsonen, familien, taldeen, kolektiboen edo komunitateen gizarteratzea eta garapenerako lankidetza eta horiek guztiek eskubideak eraginkortasunez baliatzea.

2.– Esku-hartze sozialeko jarduerak dira Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren maiatzaren 12ko 6/2016 Legearen 4. artikuluan definitutako jarduerak.

Diruz lagundu beharreko jarduera guztiak 2026ko urtarrilaren 1etik 2027ko martxoaren 31ra bitartean egin beharko dira. Nolanahi ere, aurkeztutako proiektuek gehienez urtebeteko iraupena izango dute.

3.– Kanpoan geratzen dira honako jarduera hauek:

a) Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren inguruan sentsibilizatzea eta hura prebenitzea. Bai finantzatu ahal izango dira, ordea, emakumeen aurkako indarkeria matxistaren biktimekin esku-hartze soziala helburu nagusi duten jarduerak.

b) Nagusiki beste sektore-eremu batzuetara bideratzen direnak, hala nola osasunera, hezkuntzara, enplegura, kirolera, kulturara, garapenerako lankidetzara edo etxebizitzara.

c) Entitate eskatzailea hobetzea, soil-soilik edo nagusiki erakundeari berari zuzendutako jardueren bidez, hala nola: langileen prestakuntza edo entitateen kudeaketari eta ildo estrategikoei buruzko hausnarketa-prozesuak.

4.– Deialdi honen ondorioetarako, komunitate inklusibotzat hartzen da sektore publikoaren, pribatuaren, sozialaren eta familia-auzokoen arteko lankidetzaren bidez pertsonen gaitasunak eta aukerak areagotzen dituena, haien bizi-proiektuak autonomiaz heda ditzaten eta gizartean aktiboki parte har dezaten. Komunitate inklusiboak garatzeko irizpidea aplikatzeko orduan, aintzat hartuko da nolako inpaktua duten xede horretara bideratutako ekimenek komunitateko gizartean eta lurraldean; alde horretatik, lurraldez gaindiko eremurik zabalenak lehenetsiko dira, tokikoen aldean.

2. oinarria.– Dirulaguntzen lerroak.

1.– Deialdi honetako dirulaguntzen lerroak honako hauek izango dira:

1. lerroa. Esku-hartze soziala pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin.

2. lerroa. Esku-hartze sozialaren eremuan ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzea.

3. lerroa. Esku-hartze sozialerako ezagutzaren kudeaketa.

2.– Lehenengo lerroan, diruz lagunduko dira pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin egiten diren esku-hartze sozialeko jarduerak, hau da, pertsonen autonomia pertsonala eta gizarteratzea sustatu eta babestera bideratutakoak.

3.– Bigarren lerroan, esku-hartze sozialaren eremuan ekintza boluntarioa areagotzera eta parte-hartze asoziatiboa garatzera bideratutako jarduerek jaso ahal izango dute finantzaketa.

4.– Hirugarren lerroan, honako hauek dira dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak: ekoizpenera bideratutakoak; esku-hartze sozialerako ezagutza erabilgarria eskuratzera bideratutakoak, hala nola prestakuntza-programak, ikerketa-proiektuak, argitalpenak ondu eta zabaltzea; dokumentazioarekin zerikusia duten jarduerak, edo ekitaldi teknikoak, hala nola laguntza-deialdi honetan finkatutako arlo estrategikoen barruan dauden ikastaro eta mintegiak. Dirulaguntza-lerro horretan, esku-hartze sozialean parte hartzen duten beste eragile batzuei ezagutza zabaltzeko jarduerak finantzatu ahal izango dira.

3. oinarria.– Erakunde onuradunak.

1.– Euskadiko hirugarren sektore sozialeko ekimen sozialeko entitateek jaso ahal izango dituzte dirulaguntzak, Hirugarren Sektoreari buruzko Legean araututakoaren arabera, baldin eta, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legean adierazitako baldintzez gainera, beste betekizun hauek betetzen badituzte:

a) Legez eratuta eta beren izaera juridikoari dagokion erregistroan behar bezala inskribatuta egotea, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino urtebete lehenagotik gutxienez.

b) Egoitza edo ordezkaritza eta jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan izatea. Ordezkaritza bat izanez gero, beharrezkoa da dagokion erregistroan inskribatuta egotea, eskabideak aurkezteko epea amaitu baino hiru urte lehenago gutxienez.

c) Irabazi-asmorik ez izatea, forma juridikoa edozein dela ere, eta esku-hartze sozialeko jardueren bidez sustatzea zaurgarritasun-, bazterketa-, desberdinkeria-, babesgabetasun-, desgaitasun- edo mendekotasun-egoeran dauden pertsonen, familien, taldeen, kolektiboen edo komunitateen gizarteratzea eta garapenerako lankidetza eta horiek guztiek eskubideak eraginkortasunez baliatzea.

d) Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren Erroldan inskribatuta egotea, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren maiatzaren 12ko 6/2016 Legearen 5. artikuluarekin bat etorriz.

2.– Jarduera kokatuta baldin badago ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa esku-hartze sozialaren eremuan indartzeari buruzko dirulaguntza lerroan, entitatea Boluntariotzako Erakundeen Erroldan ere inskribatuta egon beharko da, Boluntariotzako Erakundeen Errolda Orokorraren funtzionamendua onartu eta boluntariotzari buruzko zenbait alderdi arautzen dituen irailaren 1eko 169/2000 Dekretuaren 3. artikuluarekin bat etorriz.

3.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 11.4 artikuluaren ondorioetarako, zenbait entitatek proiektu bera garatu behar badute, batera aurkeztu ahal izango dute, entitate horiek nortasun juridikoa duen talde bat eratu beharrik gabe. Kasu horretan, aipatutako 11.4 artikuluan aurreikusitakoa bete beharko dute, eta, bereziki, berariaz adierazi beharko dute, bai eskabidean bai dirulaguntza emateko ebazpenean, elkarteko kide bakoitzak bere gain hartu dituen gauzatze-konpromisoak, baita bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa ere (haietako bakoitza ere onuraduntzat hartuko da-eta). Nolanahi ere, ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko da, taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko ahalorde nahiko dituena. Elkartea ezin izango da desegin, harik eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren eskubideak preskribatzeko legez aurreikusitako epea igaro den arte.

4.– Aurreikusitako edozein lerrotako laguntza-eskaerak hiru lurralde historikoak biltzen dituen federazio batek egiten dituenean, edo hiru lurralde historikoetan proiektuak garatzen dituzten entitate-elkarteek egiten dituztenean, laguntza eskatzeko eta emateko gehieneko mugak % 50 handituko dira. Horretarako, proiektua hiru lurralde historikoetan garatzeak presentzia orekatua bermatu beharko du hiru lurralde historikoetan, lurralde horietako bakoitzean garatu beharreko jardueraren gizarte-errealitatea kontuan hartuta.

5.– Ezingo dira onuradun izan Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan aurreikusitako egoeraren batean dauden entitateak.

6.– Era berean, ezin izango dira onuradun izan otsailaren 28ko 4/2023 Legeak, trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrerakoak eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzekoak, 82. artikuluan jasotako debekuren baten eraginpean dauden entitateak, ez eta dirulaguntzak jasotzeko eskubidea eskuratzeko legezko beste muga batzuk betetzen ez dituztenak ere.

4. oinarria.– Izapidetze elektronikoa.

1.– Izapideak modu elektronikoan baino ez dira egingo, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan.

2.– Espedienterako sarbidea eta eskaeraren ondorengo izapideak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bidez egingo dira: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

3.– Izapideak egiteko jarraibideak, inprimakiak eta erantzukizunpeko adierazpenak eskuragarri daude Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1209105

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan identifikaziorako eta sinadura elektronikorako onartutako bitartekoak helbide honetan daude eskuragarri: https://www.euskadi.eus/onartu-onartuen-elektronikoa-identifikazio-bitartekoak/web01-sede/eu/

5. oinarria.– Epea, eskabidea eta eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.

1.– Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

2.– Eskabide elektronikoaren inprimakia Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1209105

Entitate eskatzaileak, halaber, erantzukizunpeko adierazpen hauek jaso beharko ditu eskabidean:

a) Laguntza jasotzeko baldintzak betetzen dituela, eta baduela hori egiaztatzen duen dokumentazioa; Administrazioaren esku jarriko duela, hala eskatzen zaionean; konpromisoa hartzen duela baldintza horiek betetzen jarraitzeko eskubidea aitortzeari dagokion aldian.

b) Konpromisoa hartzen duela beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk xede eta helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu eta, hala badagokio, eskuratu dituela jakinarazteko, eta organo kudeatzaileari jakinaraziko diola, alderdi horietako edozeinen berri izan ondoren.

c) Ez dagoela sartuta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko entitateek, organismo autonomoek eta beste entitate batzuek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den itzultze- edo zehatze-prozeduraren batean.

d) Ez duela otsailaren 28ko 4/2023 Legeak, trans pertsonen berdintasun erreal eta eraginkorrari eta LGTBI pertsonen eskubideak bermatzeari buruzkoak, 82. artikuluan jasotako debekurik.

e) Adingabeekin ohiko harremana izanez gero, kontratatutako pertsonek eta/edo boluntarioek Sexu Delitugileen Erregistro Zentralaren ziurtagiri negatibo bat aurkeztu diotela entitateari. Ziurtagiri horretan adierazten da ez dituztela epai irmo bidez kondenatu Zigor Kodearen azaroaren 23ko 10/1995 Lege Organikoaren VIII. tituluan tipifikatutako sexu-askatasunaren eta -ukigabetasunaren aurkako edozein deliturengatik, ez eta Zigor Kodearen VII. bis tituluan tipifikatutako gizakien salerosketako edozein deliturengatik ere, Haurrak eta Nerabeak Indarkeriaren Aurka Osoki Babesteari buruzko ekainaren 4ko 8/2021 Lege Organikoaren 57. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

f) Gizarte Segurantzaren sisteman inskribatuta ez badago, egunean dituela Gizarte Segurantzarekiko edo Gizarte Segurantzaren ordezko sistemekiko betebeharrak.

g) Enpresa-deslokalizazioan ez erortzeko konpromisoa adierazten duela, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 49. artikuluaren arabera.

h) Ez duela Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 13. artikuluan edo lege-mailako beste arauren batean jasotako bestelako debekurik, eskaera onartzea eragozten duenik.

3.– Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Entitatearen legezko ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentazioa.

Dirulaguntza kudeatzen duen organoak, entitate interesdunak baimena eman ondoren, ofizioz egiaztatu edo aztertuko du, administrazio eskudunean, legezko ordezkaritzaren akreditazioa. Hala ere, beste pertsona bati ordezkaritza eman ahal izango zaio, haren izenean jardun dezan bitarteko elektronikoen bidez, agindu honi lotutako jarduketa guztietan, horretarako honako hauek erabiliz:

Ahalordetzeen Erregistro Elektronikoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoena (https://www.euskadi.eus/ordezkariak edo borondatezko ordezkaritza emateko inprimaki normalizatua, behar bezala beteta, eskabideari erantsi beharko zaiona; helbide honetan dago eskuragarri: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/formularioa/legezko); eta borondatezko ordezkaritza-emate normalizatua-inprimakia/.

b) Azalpen-memoria.

c) Aurrekontu xehatua.

Lerro bakoitzerako bete beharreko memoria- eta aurrekontu-ereduak eskuragarri egongo dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan: https://www.euskadi.eus/servicios/1209105

d) Urteko kontuak, balantzean, emaitza-kontuan eta memorian jasotakoak, irabazi-asmorik gabeko erakundeei aplika dakiekeen azken ekitaldi ekonomikoko kontabilitate-araudiaren arabera formulatu eta onartuak. Eskabidea aurkezteko datan itxita ez badaude, 2024. urteari dagozkionak aurkeztu ahal izango dira, 2025. urtekoak eskura daudenean organo kudeatzaileari bidaliko zaizkiola hitzemanda.

e) Hala badagokio, eskuordetzaren egiaztagiria, eskuordetzaren irekiera-data jasotzen duena.

4.– Organo kudeatzaileak 3. oinarriko 1. eta 2. apartatuetan adierazitako baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak kontsultatu edo eskatuko ditu, baita zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari buruzkoak betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak ere, salbu eta entitate eskatzailea aurka badago edo egiaztapena ezinezkoa bada. Kasu horretan, entitate eskatzaileak egiaztatu beharko ditu.

6. oinarria.– Eskabidea zuzentzea.

1.– Eskabideak ez baditu betetzen agindu honetan eskatzen diren baldintzak, osorik ez badago edo akastuna bada, entitate interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean akatsa zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko, eta ohartaraziko zaio, hala egin ezean, eskaerari uko egin diola ulertuko dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusitako moduan emandako ebazpenaren ondoren.

2.– Eskabidea izapidetzea onartu ondoren, dirulaguntza kudeatzen duen organoak egoki iritzitako informazioa eskatu ahal izango dio entitate eskatzaileari, aurkeztutako jarduera behar bezala baloratzeko. Informazio hori 10 egun balioduneko epean emango da, eta adieraziko zaio, hala egin ezean, eskatutako informazioa kontuan hartu gabe baloratuko dela.

7. oinarria.– Dirulaguntza-lerro batetik bestera aldatzea.

1.– Organo kudeatzaileak uste badu aurkeztutako eskabidea ez datorrela bat aurkeztu den dirulaguntza-lerroaren xedearekin, baina agindu honetan aurreikusitako beste laguntza-lerro batean sartzen bada, eskabidea bere helburura ondoen egokitzen den laguntza-lerroan sartzea erabaki ahal izango du, betiere laguntza-eskabideari tratamendu hobea ematearen ikuspegitik.

2.– Dirulaguntza-lerroa aldatzeko proposamena elektronikoki jakinaraziko zaio entitateari, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren «Nire karpeta» atalean, hamar egun balioduneko epean egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izan ditzan. Epe horretan entitate eskatzaileak aurka egiten ez badu, ulertuko da lerro-aldaketa onartu dela, eta aurrerantzean lerro horren barruan izapidetuko da eskabidea.

8. oinarria.– Diruz lagun daitezkeen gastuak.

1.– Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak, behar-beharrezkoak direnak eta deialdian ezarritako epean egiten direnak.

2.– Agindu honetan aurreikusitako ondorioetarako, egindako gastutzat hartuko da agindu honen 19.1 oinarrian adierazitako justifikazio-aldia amaitu aurretik benetan ordaindu dena.

3.– Honako hauek izan daitezke diruz lagundu daitezkeen gastuak:

a) Zuzenekoak: diruz lagundutako jardueraren garapenetik berariaz eratorritakoak.

Zehazki, honako hauek hartuko dira halakotzat, besteak beste:

i) Entitateak diruz lagundutako jarduera zuzenean garatzeko kontratatutako langileen kostuak zuzeneko gastutzat hartuko dira beti. Entitateko langileek egindako jardueren kasuan, baldin eta diruz lagundutako jardueratik eratorritakoak ez diren beste eginkizun eta zeregin batzuk ere egiten badituzte, zuzeneko kostu gisa soilik egotzi ahal izango da langile horiek egiten dituzten jardueren multzotik jarduera horrek dakarren zati proportzionala.

Ez da zuzeneko gastutzat hartuko (zeharkakotzat baizik) entitateko langile tekniko orokorren edo egiturazkoen zati proportzionala, hala nola administrazioko, kontularitzako, aholkularitzako, garbiketako eta abarreko langileena, baldin eta diruz lagundutako jardueran soilik jarduten ez badute.

ii) Diruz lagundu daitezkeen lokalen alokairu-kostuak berariaz eta esklusiboki diruz lagundutako jarduera garatzeko erabiltzen diren lokalenak izango dira. Entitateak alokairu-erregimeneko lokal bat badu hainbat jarduera garatzeko, eta bertan garatu nahi badu diruz lagundutako jarduera, haren erabilera partziala egiten dela ulertuta, diruz lagundutako jardueran erabiltzen den zati proportzionala soilik jaso ahal izango da, azaleraren, maiztasunaren eta denborazkotasunaren irizpidearen arabera, faktura osoa eta erakundearen ziurtagiri bat aurkeztuta, jardueraren erabilerarako eta beste jarduera batzuetarako ehunekoa banakatuta adierazita. Kontzeptu honetan ez dira onartuko jabetzan edo lagapenean dauden lokalei dagozkien gastuak, edo, alokatuak izanik, entitate onuradunaren organo erabakitzaileetako kide edo hurbileko batenak diren lokalei dagozkienak.

b) Zeharkakoak, hau da, entitate onuradunak garatzen dituen zenbait jarduerari egotz dakizkiekeen kostu aldakorrak, edo, bestela, diruz lagundutako jarduera zehatzari zuzenean egotzi ezin zaizkion baina jarduera gauzatzeko beharrezkoak diren egitura-kostuak. Faktura osoarekin batera, entitatearen ziurtagiri bat aurkeztuko da, jardueraren erabilerarako eta beste jarduera batzuetarako ehunekoa banakatuta.

Aurrekoaren arabera, honako hauek hartuko dira zeharkako kostutzat, besteak beste:

i) Jarduerari zeharka lotutako langileen gastuak: administrazioko langileak.

ii) Jarduera egitean sortutako gastuak: aholkularitza edo lan-, zerga- edo administrazio-kudeaketa.

iii) Funtzionamendu- edo egitura-gastuak: egoitzako bulegoaren alokairua, hornidurak.

iv) Administrazio-materialaren gastuak.

v) Finantza-zerbitzuak ordaintzetik eratorritako gastuak.

Entitatearen bulego-zerbitzu orokorretarako lokalak, biltegiak, langileen prestakuntza, egoitzak eta abar zeharkako gastutzat hartuko dira beti.

4.– Laguntzaren xede den jardueraren aurrekontu osoaren % 10 baino gehiago ezin izango da zeharkako kostuak ordaintzeko erabili. Laguntzaren justifikazioak baldintza hori betetzen dela adierazi beharko du.

Era berean, laguntzaren xede den jardueraren aurrekontu osoaren % 5 baino gehiago ezin izango da bidaien eta dieten gastuak ordaintzeko erabili. Laguntzaren justifikazioak baldintza hori betetzen dela adierazi beharko du.

5.– Honako gastu hauek ez dira diruz lagunduko:

a) Protokolo-arreten gastuak.

b) Urteurrenak, galak edo antzekoak ospatzearen ondoriozko gastuak.

c) Harreren, oparien, loreen, ikuskizunetarako sarreren edo antzekoen gastuak.

d) Jaietako, ekitaldietako eta era askotako aurkezpenetako jan-edanen gastuak, bai eta bazkideentzako eta/edo langileentzako eta/edo langile boluntarioentzako edozein ospakizun edo bazkariren gastuak ere.

e) Langileen aisialdiko jarduerei dagozkien gastuak.

6.– 8. oinarriaren arabera diruz lagundu ezin diren gastuak jasotzen badira entitate eskatzaileak aurkeztutako aurrekontuan, edo gastu horiek ezarritako muga gainditzen badute, Balorazio Batzordeak ezabatu edo araztu egingo ditu, dirulaguntzaren zenbatekoa zehazteko oinarri gisa erabiliko den gehieneko dirulaguntza zehazte aldera. Era berean, alderdi horrek proiektuak baloratzeko prozesuan zalantzak sortzen baditu, entitate interesdunari informazioa eskatu ahal izango zaio, eranskin honetako 6.2 oinarrian aurreikusitakoaren arabera. Egiaztapen-prozesu horren ondoriozko aurrekontua erabiliko da agindu honetan jardueraren aurrekontuari dagokionez aurreikusten diren mugak zenbatzeko.

7.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak eskuratzeko kostua ezin izango da, inola ere, merkatuaren balioa baino handiagoa izan.

8.– Diruz lagundu daitekeen gastuaren zenbatekoak sektore publikoko kontratazioa arautzen duen araudian kontratu txikirako ezarritako zenbatekoak (15.000 euro) gainditzen edo berdintzen dituenean, entitate onuradunak gutxienez hornitzaile desberdinen hiru eskaintza eskatu beharko ditu aldez aurretik, salbu eta, beren ezaugarri bereziak direla-eta, merkatuan ez badago horiek egin, eman edo hornitzen dituen nahikoa entitaterik, edo gastua dirulaguntzaren aurretik egin bada.

Justifikazioan edo, hala badagokio, dirulaguntzaren eskaeran aurkeztu beharko diren eskaintzen artean egindako aukeraketa efizientzia- eta ekonomia-irizpideen arabera egingo da, eta memoria batean berariaz justifikatu beharko da proposamen ekonomiko onuragarriena aukeratzen ez denean.

Aurreko paragrafoetan xedatutakoaren arabera eskaintza bat baino gehiago eskatzea nahitaezkoa bada, eta eskaintza horiek ez badira aurkezten, edo esleipena, justifikazio egokirik gabe, ekonomikoki mesedegarriena ez den eskaintza batean egin bada, organo emaileak ondasunaren edo zerbitzuaren peritu-tasazioa eskatu ahal izango du, eta onuradunaren kontura izango dira sortzen diren gastuak. Kasu horretan, dirulaguntza kalkulatzeko, bi balioetatik txikiena hartuko da erreferentziatzat: onuradunak aitortutakoa edo tasazioaren emaitza.

Artikulu honetan aurreikusten ez den guztirako, Dirulaguntzak Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 30. artikuluan xedatutakoa beteko da.

9. oinarria.– Entitate onuradunek diruz lagundutako jarduerak kontratatzea.

Entitate onuradunak, osorik edo zati batean, diruz lagundutako jardueraren zenbatekoaren % 50 kontratatu ahal izango du gehienez, kontratu guztien prezioa batuta. Era berean, kontratazioak dirulaguntzaren % 20 gainditzen badu eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa bada, kontratua idatziz egin beharko da, eta dirulaguntza ematen duen entitateak aldez aurretik baimendu beharko du kontratazioa, Dirulaguntzak arautzen dituen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikuluan adierazten den bezala.

Oinarri honetan aurreikusten ez den guztirako, Dirulaguntzak Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 31. artikuluan xedatutakoa beteko da.

10. oinarria.– Diruz lagundutako jardueren finantzaketa.

Onartutako aurrekontuaren % 80 finantzatu ahal izango da gehienez.

Onartutako aurrekontutzat hartuko da aurkeztutako jardueran deskribatutako ekintzetarako egokitzat eta doitutzat jotzen den aurrekontu osoa, 8. oinarrian xedatutakoa ere kontuan hartuta.

11. oinarria.– Beste dirulaguntza edo laguntza batzuekiko bateragarritasuna.

1.– Dirulaguntzak ematea bateragarria izango da administrazio berak edo beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek jarduera bera finantzatzeko emandako beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuekin.

2.– Euskal Autonomia Erkidegoko 2026rako Aurrekontu Orokorretan Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko organoek eman beharreko dirulaguntza izendun bat jasotzen dutenek, dirulaguntza izendun hori edozein jardueratara bideratzen dela ere, ezin izango dute dirulaguntza hori bateratu pertsona, familia, talde eta erkideekin esku hartze soziala gauzatzeari buruzko lerroan formulatu dezaketen dirulaguntzaren batekin. Hala ere, dirulaguntza izendunen onuradun horiek laguntzak eskatu ahal izango dituzte honako egoera hauetakoren batean daudenean:

a) Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko organoek eman beharreko dirulaguntza izendunak 500.000 euro-tik beherakoak direnean.

b) Beste edozein subjekturekin eskaera egiten dutenean, baita aurrekontu-programa horretan dirulaguntza izenduna lortzen dutenekin ere, aurreko 1. puntuko mugaren barruan, dirulaguntza jaso ahal izango dute, betiere dirulaguntza eskatzen duten taldekako jardueran duten partaidetza % 50etik gorakoa ez bada.

3.– Dirulaguntzen zenbatekoak, bakarka hartuta edo beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek emandako beste dirulaguntza edo laguntza batzuekin batera, ezingo du gainditu entitate onuradunak garatu beharreko jardueraren kostua.

4.– Lortutako laguntzen eta dirulaguntzen baturaren zenbateko osoa jardueraren aurrekontu osoa baino handiagoa bada, interesdunak konpromisoa hartzen du eman beharreko dirulaguntzaren murrizketa bere gain hartzeko, soberakinari dagokion zenbatekoaren arabera; izan ere, inolaz ere ezingo da gain finantzaketarik izan.

12. oinarria.– Laguntzen kudeaketa.

Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritzari dagokio dirulaguntzen hiru lerroetan aurreikusitako laguntzak emateko prozedura kudeatzea.

13. oinarria.– Laguntzen zenbatekoa.

1.– Gutxienez 50 puntu edo gehiago lortzen dituzten jarduerak bakarrik lagundu ahal izango dira diruz.

2.– Entitate bakoitzari dagokion laguntzaren zenbatekoa zehazteko, balorazio-fasean entitate bakoitzak balorazio-irizpideak aplikatuz lortutako puntuazioa hartuko da kontuan. Puntuazio hori, dirulaguntzaren % 80ko gehieneko muga kontuan hartuta, portzentaje bihurtuko da, eta portzentaje hori onartutako aurrekontuaren gainean aplikatuko da.

3.– Laguntzak banatzeko prozesuan, honela jokatuko da:

i) Laguntza-lerro bakoitzerako, hasierako dirulaguntzaren zenbateko bat kalkulatuko da, aurreko apartatuan adierazitakoaren arabera.

ii) Aurreikusitako aurrekontu-kreditua ez bada nahikoa eskatutako zenbateko guztiak emateko, Balorazio Batzordeak konparatu egingo ditu laguntza-lerro bakoitzerako lortutako finantzaketa-koefizienteak, hain zuzen ere finantzaketa-koefiziente horien inguruan proposamen orekatu bat formulatzeko hiru laguntza-lerroetarako.

iii) Ezagutza kudeatzen laguntzeko 3. lerroaren finantzaketa-koefizienteak beste bi lerroena gainditzen duenean, hiru lerroen finantzaketa-koefizienteak orekatuko dira, 3. lerro horren finantzaketa-koefizientea birdoituz, beste bi lerroenera hurbiltzearren.

iv) Horretarako, 3. lerroko laguntzen kalkulu berri bat egingo da, beste bi lerroetako finantzaketa-koefiziente handiena aplikatuta. Eragiketa honen ondoriozko 3. lerroko zenbatekoak beste bi lerroetan eman beharreko laguntzen artean birbanatuko dira, bi lerro horien estaldura-indizearen orekaren irizpidearen arabera, betiere 13. oinarri honen 2. apartatuan ezarritako finantzaketa-muga zainduz.

v) Beste bi laguntza-lerroetako laguntzak ordaintzeko behar diren zuzkidurak eduki ahal izateko, ebazpena eman aurretik, aurrekontuan beharrezko aldaketak egitea sustatuko da, hasieran xede horretarako aurreikusitako zenbatekoak hiru lerroen artean birbanatzeko, aurreko paragrafoetan adierazitako prozeduraren arabera.

4.– Nolanahi ere, eskabide guztiei erantzun ondoren diruz laguntzeko moduko lerroren batean esleitutako zuzkidura ekonomikoa agortu ez bada, soberakinak gainerako lerroetarako zuzkidura handitu ahal izango du, betiere lerro guztiak estaltzeko indizean oreka gordetzeko irizpideari jarraituz.

14. oinarria.– Balorazio Batzordea.

1.– Aurkeztutako eskabideak eta agiriak aztertu eta ebaluatzeko, Balorazio Batzorde bat eratuko da.

2.– Balorazio Batzordearen osaerak bermatuko du trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua izango dela, hargatik eragotzi gabe martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 3. artikuluaren 10 d) apartatuan xedatutakoa (legegintzako dekretu horren bidez, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko legearen testu bategina onartzen da).

Ondorio horietarako, ordezkaritza orekatutzat joko da lau kide baino gehiagoko epaimahaietan edo antzeko organoetan sexu bakoitzak gutxienez % 40ko ordezkaritza duenean. Gainerakoetan, bi sexuak ordezkatuta daudenean.

3.– Balorazio Batzordea Ongizate Sailburuordetzako bost pertsonak osatuko dute:

• Itziar De la Peña Laustalet, Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritzako Gizarte Gaietako zuzendaria; organoko lehendakaria izango da.

• Iñaki Vaquero Manrique, Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritzako Gizarte Gaietako arduraduna.

• Diana Pedraz Calvo, Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria. Hitza eta botoa izango ditu.

• Olarizu Ruiz de Escudero Sanchez, Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria. Hitza eta botoa izango ditu.

• Mikel Sagastizabal Diaz, Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritzako kudeaketa-teknikaria. Hitza eta botoa izango ditu, eta batzordeko idazkaria izango da.

Aipatutako pertsonak automatikoki ordezkatuko dituzte Hirugarren Sektore Soziala eta Gizarte Ekintza Sustatzeko Zuzendaritzako teknikariek, zuzendaritzan duten antzinatasuna kontuan hartuta, baldin eta pertsona horiek ez badaude, gaixorik badaude edo beren eginkizunak betetzea eragozten dien beste egoeraren bat gertatzen bada, eta dagokien azpitaldea alde batera utziko da. Lehendakaria, hala badagokio, sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 320/2024 Dekretuan ezarritakoaren arabera ordezkatuko da, eta zuzendaritzako arduraduna, berriz, zuzendaritzako teknikariek ordezkatuko dute, azpitaldea eta antzinatasun handiena aintzat hartuta.

4.– Balorazio Batzordeak bilkura telematikoak egin ahal izango ditu, eta eskaeren azterketa teknikoa eta balorazioa egitea egokituko zaio. Bere eginkizunak betetzeko, txosten bat egingo du, eta bertan jasoko du dirulaguntzen lerro bakoitzeko eskaeren ebaluazioaren emaitza. Txosten hori Batzordearen osoko bilkuran bateratuko da, irizpideak kontrastatu eta homologatzeko, hala behar izanez gero. Azken balorazio bateratu horren emaitza aurkeztuko dute, laguntzak ebazteko organo honen txosten gisa.

15. oinarria.– Ebazpen-proposamena.

1.– Dirulaguntzak emateko espedientean, Balorazio Batzordearen txosten bat jasoko da. Txosten horretan, besteak beste, entitate onuradunek dirulaguntza jasotzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela jasoko da.

2.– Organo kudeatzaileak, espedientea eta Balorazio Batzordearen txostena aztertu ondoren, ebazpen-proposamena egingo du, behar bezala arrazoituta, eta proposamen horretan nahitaez adierazi beharko du zein entitate eskatzailerentzat proposatzen den dirulaguntza, bai eta zenbatekoa ere.

3.– Entitate eskatzaileek azaldutako egitate, alegazio eta frogez gain beste batzuk ere kontuan hartzen direnean edo prozeduran agertzen direnean, ebazpen-proposamen hori behin-behinekoa izango da, eta banan-banan jakinarazi beharko zaie entitateei, 10 eguneko epea emanez alegazioak aurkezteko. Alegazio horiek aztertu ondoren, behin betiko ebazpen-proposamena egingo da.

4.– Entzunaldiaren izapidea alde batera utz daitekeen kasuetan, entitate interesdunek azaldutako egitate, alegazio eta frogak besterik kontuan hartzen ez direlako, egindako ebazpen-proposamena behin betikoa izango da, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 21. artikuluaren 3. apartatuan xedatutakoaren arabera.

5.– Organo kudeatzaileak dirulaguntzaren onuradun izateko proposatutako entitateei eskatuko die hamar egun balioduneko epean aurkez dezatela erantzukizunpeko adierazpenean jasota dauden eta ofizioz egiaztatu ezin izan diren alderdiak berresten dituen dokumentazioa.

Epe hori igaro eta dokumentazioa aurkeztu ez bada, eskaera ukatu egingo zaio, atzera egiteko ebazpena eman ondoren. Ebazpen hori Administrazio Publikoen Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 21. artikuluan aurreikusitako baldintzetan eman beharko da.

6.– Ebazpen-proposameneko dirulaguntzaren zenbatekoa eskatutako zenbatekoa baino txikiagoa bada, ezin izango da hasieran aurkeztutako eskaera birformulatu, eta entitate eskatzaileak bermatu beharko du diruz lagundutako jarduera eskabidean adierazitako moduan garatuko dela.

16. oinarria.– Ebazpena eta jakinarazpena.

1.– Ongizate Sailburuordetzako titularrak dirulaguntzak ematea edo ukatzea ebatziko du ebazpen bidez. Ebazpen hori, eta izan ditzakeen aldaketak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren iragarki-taulan argitaratuko dira.

Ebazpenean, gutxienez, entitate onuradunen zerrenda, diruz lagundutako jarduerak eta bakoitzari esleitutako zenbatekoa jasoko dira, guztiek horren berri izan dezaten. Halaber, ukatutako eskabideak aipatuko dira, eta ukatzeko arrazoia adieraziko da.

Nolanahi ere, ebazpenak Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.3 artikuluan adierazitako betekizunak jaso beharko ditu.

2.– Ebazpena emateko eta jakinarazteko gehieneko epea 6 hilabetekoa izango da, deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe horretan berariazko ebazpenik jakinarazten ez bada, dirulaguntza administrazio-isiltasunez emateko eskaera ezetsi egin dela ulertu ahal izango da, Dirulaguntzak Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

3.– Ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

17. oinarria.– Entitate onuradunen betebeharrak.

Entitate onuradunek Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 14. artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte. Halaber, entitate onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Dirulaguntza eman zaiela jakinarazi eta lau egun balioduneko epean entitate onuradunek berariaz eta idatziz dirulaguntzari uko egiten ez badiote, dirulaguntza jakinarazitako moduan onartu dutela ulertuko da.

b) Dirulaguntza eman zaion jarduera jakina egiteko erabiltzea, eta laguntza osoaren justifikazioa haren ordainketa-araubidera eta likidaziora egokitu ahal izateko moduan garatzea jarduera jakin hori.

c) Dirulaguntzaren organo kudeatzaileari jakinaraztea dirulaguntza emateko betekizunak eta baldintzak guztiz edo zati batean betetzea ezinezko egiten duen gorabeheraren bat gertatu dela, eta jakinaraztea, halaber, dirulaguntzaren xede den jarduera gauzatu dela.

d) Organo kudeatzaileak, Kontrol Ekonomikoko Bulegoak, Herri Kontuen Euskal Epaitegiak edo finantzaketa dela-eta dirulaguntzen fiskalizazio-funtzioak gauzatzen dituen beste kontrol-organo batek eskatzen dioten informazio guztia ematea.

e) Berariaz eta argi eta garbi aipatzea Eusko Jaurlaritzak laguntza jaso dela Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren bitartez, diruz lagundutako jarduerarekin lotuta gauzatzen edo argitaratzen diren ekintza eta euskarri guztietan.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburua arautzen duen abuztuaren 31ko 318/1999 Dekretuan araututakoa bete beharko da. Informazioa eta eskaerak webgune honetan eskura daitezke: https://www.euskadi.eus/erakunde-ikurrak-eta-nortasuna/web01-s1ezaleh/eu/

Entitate onuradunek organo kudeatzaileari jakinarazi beharko diote, gutxienez zazpi egun baliodun lehenago, non, noiz eta zer ordutan egingo diren diruz lagundutako jardueren emaitzak zabaltzeko ekitaldiak, prentsaurrekoak, aurkezpenak edo bestelako komunikazio-moduak.

18. oinarria.– Dirulaguntza ordaintzea.

1.– Emandako dirulaguntza bi ordainketaren bidez ordainduko da. Lehenengo zenbatekoa, emandako dirulaguntzaren % 70, agindu honen 17. oinarriko a) apartatuan adierazitako epea igaro ondoren egingo da, ukorik izan ez bada.

Bigarren ordainketa 2027ko ekitaldian egingo zaie onuradun guztiei, diruz lagundutako jarduera deialdi honetako 19. oinarrian aurreikusitako baldintzetan amaitu eta justifikatu ondoren. Bigarren ordainketa baliozko justifikazioaren araberako likidaziotzat hartuko da. Justifikazioa ez bada iristen emandako dirulaguntzaren guztizko zenbatekora eta aurkeztutako proiektuaren arabera garatutako jardueraren tamaina egokira, gauzatutako jardueraren ondoriozko zenbatekoa likidatuko da egindako justifikazioaren arabera, betiere aurkeztutako proiektua ez betetzea ez badakar. Kasu horretan, ebazpena emango da, eta, horren bidez, ez dira ordainduko ordaintzeke dauden zenbatekoak, eta jada ordaindutako laguntza itzultzea eskatuko da, dagozkion interesekin batera.

2.– Ez da inolako ordainketarik egingo, baldin eta entitate onuradunak ez baditu egunean zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari buruzkoak, edo dirulaguntzaren bat itzultzea bidezkoa dela adierazten duen ebazpenaren bidez zorduna bada.

3.– Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izateko, entitate onuradunak Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko Hirugarrenen Erregistroan agertu beharko du.

Entitatea erregistratuta ez badago, edo Ogasun eta Finantza Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, elektronikoki izapidetu ahal izango du dagokion zerbitzuaren bidez, baita egoitza elektronikoan ere, helbide honetan: https://www.euskadi.eus/eusko-jauralitza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/

4.– Onuradunek dirulaguntza gisa ordaindutako zenbatekoen bidez lortutako etekin finantzarioak ere diruz lagundutako jarduerari aplikatu beharko zaizkie.

19. oinarria.– Dirulaguntza justifikatzea.

1.– Jasotako dirulaguntzak bi epetan justifikatu ahal izango dira, jarraibide hauen arabera:

a) Finantzatutako proiektua 2026ko ekitaldian bakarrik gauzatzen bada, justifikazioak aurkezteko epea 2027ko otsailaren 28an amaituko da. Aurkeztutako justifikazioaren baliozkotasuna egiaztatu ondoren, hala badagokio, bigarren ordainketa egingo da, eta egindako justifikazioaren arabera likidatuko da.

b) Jardueraren zati bat 2027an garatzen bada; justifikazioa 2027ko apirilaren 30a baino lehen aurkeztu beharko da, eta aurreko kasuan bezala jokatuko da.

2.– Entitate onuradunek dirulaguntzaren organo kudeatzailearen aurrean justifikatu beharko dute dirulaguntza ematea eragin duten betekizunak eta baldintzak betetzen dituztela, bai eta dirulaguntzaren xede den jarduera egin dutela ere, Dirulaguntzak Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 32. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horretarako, justifikazio-kontu baten bidez aurkeztu beharko dute dokumentazioa, eta, hor, honako informazio hau jaso beharko dute:

2.1.– Dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko jarduera-memoria teknikoa, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adierazita, jarduera-memoriaren ereduaren arabera (II-A eranskina). Memoria-eredua eskuragarri egongo da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1209105

2.2.– Justifikazio-memoria ekonomikoa, jardueraren gastu eta inbertsioen zerrenda banakatua jasoko duena, ereduaren arabera (II-B eranskina). Eredu hori eskuragarri egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoaren helbide honetan: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1209105

Memoria horrek, gutxienez, honako informazio hau jasoko du:

a) Dirulaguntzarekin finantzatu diren jardueren zerrenda eta horien kostua, egindako gastu guztiak banakatuta, eta guztizko gastu horietatik zein finantzatu diren Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritzak emandako laguntzarekin. Halaber, dirulaguntzaren onuradunei buruzko datuak sartu beharko dira, sexuaren arabera bereizita, hala badagokio.

b) Gastua egiaztatzen duten agiri guztien zerrenda sailkatua eta zenbakitua (dokumentuaren mota, identifikazioa, kontzeptua, igorlea, data, gastuaren frogagiriaren zenbateko osoa, jarduerari egotzitako zenbatekoa, emandako dirulaguntzari egotzitako zenbatekoa eta jarduerari egotzitako ehunekoa adierazita). Zerrenda horretan, dirulaguntzarako aurkeztutako aurrekontu osoari dagokion gastuaren egiaztagiriak sartuko dira.

c) Diruz lagundutako jarduera finantzatu duten beste diru-sarrera eta dirulaguntza batzuen zerrenda xehatua, zenbatekoa eta jatorria adierazita.

2.3.– Fakturak eta froga-balio baliokidea duten gainerako agiriak, merkataritzako trafiko juridikoan baliozkoak direnak, edo eraginkortasun administratiboa dutenak, dirulaguntzari egotz dakizkiokeenak, dirulaguntza-eskabidean aurkeztutako aurrekontu osoari dagozkionak (2.2.b) apartatuan adierazitako zerrendan jasotzen dira); eta, hala badagokio, ordainketa egiaztatzen duten agiriak.

3.– II-A eranskina, II-B eranskina eta horiekin batera doazen agiriak elektronikoki aurkeztu beharko dira dagokion espedientean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalean: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta

4.– Emandako laguntzaren kontura egindako gastuek lotuta egon beharko dute diruz lagundutako jarduera gauzatzearekin. Justifikatzeko, honako dokumentu hauek joko dira baliozkotzat, entitateak gutxienez lau urtez gorde eta eskuragarri izan beharko dituenak:

a) Entitate onuradunaren izenean egindako fakturen bidez justifikatutakoak. Faktura orok, baliozkoa izateko, 2026an zehar eginda egon beharko du, eta justifikazioa aurkezteko epea amaitu baino lehen ordainduta egon beharko du. Egindako gastutzat hartuko da soilik aldi horretan benetan ordaindu dena.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) kontzeptuan atxikipena egiten den fakturetan, diruz lagundu daitekeen gastua guztizko kostua izango da, atxikitako zenbatekoa barne.

Arauaren salbuespenak –fakturaziotik salbuetsitako eragiketak, hartzailearen identifikazio-datuak fakturan ez kontsignatzeko betebeharra, jasanarazitako tributu-kuotaren eta aplikatutako zerga-tasaren esanbidezko kontsignazioa ez jasotzea, fakturak balio zenbakidunen txeketegiekin ordeztea edo, halakorik ezean, makina erregistratzaileek emandako tiketekin ordeztea, etab.–, fakturazio-betebeharrak arautzen dituzten foru-dekretuetan jasotakoak dira, edo, halakorik ezean, azaroaren 30eko 1619/2012 Errege Dekretuan jasotakoak.

b) Banku-zordunketaren ziurtagiriaren edo zordunketa-agirien bidez justifikatutako gastuak, finantza-erakundeek emandakoak, faktura bati dagozkion datuak dituztenak, zenbakia eta seriea izan ezik.

c) Langile lan-kontratudunei dagozkien gastuetarako, eredu ofizialera eta Gizarte Segurantzako kotizazio-buletin ofizialetara egokitutako soldata-ordainagirien bidez justifikatutako gastuak; halaber, beharrezkoa izango da entitatearen ordezkariak sinatutako orduen parteak aurkeztea, nomina edo zati bat jarduerari egozten zaion pertsonentzat.

d) Balio erantsiaren gaineko zergarik gabeko noizbehinkako lanen kasuan, enpresaburu edo profesional ez diren pertsona fisikoek egiten badituzte, lan horiek justifikatzeko, lan horiek egin dituen entitate onuradunaren ordezkariak sinatutako idazkia aurkeztu beharko da. Idazki horretan, gutxienez, honako datu hauek jaso beharko dira: jaulkitzailearen eta entitate hartzailearen izen-abizenak, identifikazio fiskaleko zenbakia eta helbidea; eragiketaren deskribapena eta zenbateko osoa; idazkia eman den eguna; hartzailearen «hartu-agiria» eta sinadura; pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipena; balio erantsiaren gaineko zergaren salbuespena ahalbidetzen duen araudiaren artikulua.

e) Boluntarioen kasuan, boluntarioen asegurua diruz lagundu daitekeen gastutzat har daiteke, agindu honetako dirulaguntzen xede diren eta boluntarioen laguntza duten jardueren esparruan. Finantzatu beharreko boluntarioen aseguruak bi poliza izango ditu nahitaez: bata istripuena eta bestea erantzukizun zibilarena. Azken horren kasuan, 300.506,05 euroko gutxieneko kapital aseguratua izango du. Polizen ordainketa egiaztatzen duen dokumentazioan, gutxienez, polizen zenbatekoa eta entitateak boluntarioen alde kontratatutako aseguru-polizen estaldurei buruzko datuak adieraziko dira, aseguratutako pertsonen kopurua zehaztuta.

20. oinarria.– Justifikazioa zuzentzea.

Dirulaguntzaren justifikazioak eta justifikazio-dokumentazioak ez badituzte betetzen agindu honetan eskatutako baldintzak, osatu gabe badago edo akastuna bada, entitate interesdunari eskatuko zaio hamar egun balioduneko epean akatsa zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko, eta adieraziko zaio, hala egin ezean, 21. oinarrian aurreikusitako itzulketa-prozedurari ekingo zaiola.

21. oinarria.– Ez-betetzeak eta itzultzeko betebeharra.

1.– Jasotako zenbatekoak itzuli egin beharko dira, bai eta aplikatu beharreko berandutze-interesak eskatu ere, baldin eta dirulaguntza baten entitate onuradunak ez badu dirulaguntza hori erabili eman zen helbururako, ez badu justifikatzen helburu jakin batzuetarako erabili duela, ez baditu betetzen dirulaguntza ematerakoan ezarritako baldintzak, edo ez baditu betetzen aginduaren 17. oinarrian ezarritako betebeharrak edo, zehatzago, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 36. artikuluan aurreikusitako itzulketa-kasuetan.

2.– Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Lege Orokorraren 36.3 artikuluaren arabera, ez-betetzeak mailakatzeko, eta betiere proportzionaltasun-printzipioari jarraituz, honako hau ezartzen da: ez-betetzea agindu honen 17. oinarriko e) apartatuan ezarritako betebeharrari buruzkoa denean, dirulaguntza itzuli beharko da, edo zati batean ordainduko da eta ez-betetzea egiaztatu den jarduera-zatiari dagokion kobrantza proportzionalerako eskubidea galduko da.

3.– Itzulketa-prozedurari dagokionez, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikulutik 43.era bitartekoetan (biak barne) ezarritakoarekin bat etorriz, honela jokatuko da:

a) Ongizateko sailburuordearen erabaki baten bidez hasiko da itzulketa-prozedura.

Prozedura hasteak automatikoki etengo du dirulaguntzari dagozkion eta ordaintzeke dauden zenbatekoen ordainketa.

b) Itzulketa-prozedura hasteko erabakiaren ebazpenean, erabakiaren arrazoiak jasoko dira, eta 15 eguneko epea emango zaio entitate interesdunari egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzan.

c) Alegazioak jaso ondoren edo epea alegaziorik egin gabe igaro ondoren, prozedurari amaiera emango zaio Ongizate Sailburuordetzako titularraren ebazpen bidez.

d) Itzultzeko prozeduraren ebazpena jakinarazteko gehieneko epea 12 hilabetekoa izango da, prozedura hasteko erabakia hartzen den egunetik hasita.

e) Itzulketa-prozeduraren ebazpenak amaiera emango dio administrazio-bideari.

f) Ebazpenak ez-betetzeren bat egon dela adierazten badu, entitateak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko dizkio dagozkion zenbatekoak, bai eta laguntza ordaintzen den unetik dirulaguntzen arloan aplikatu beharreko berandutze-interesak ere, ebazpena jakinarazten denetik gehienez ere bi hilabeteko epean. Epe hori borondatezko alditzat hartuko da.

g) Borondatezko epean dirua itzultzen ez bada, indarrean dagoen araudiaren arabera kobratuko dira dagozkion zenbatekoak.

22. oinarria.– Baldintzak aldatzea.

1.– Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira –betiere dirulaguntzaren helburua betetzat jotzen bada–, eta Eusko Jaurlaritzak edo beste administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribatu batzuek aldi berean emandako dirulaguntzak eta laguntzak jasotzen badira, edo, hala badagokio, helburu bererako beste diru-sarrera edo baliabide batzuk lortzen badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu ahal izango da, eta entitate onuradunek itzuli beharko dituzte soberan jasotako zenbatekoak.

2.– Ondorio horietarako, Ongizateko sailburuordeak dagokion likidazio-ebazpena emango du. Ebazpen horretan, emandako dirulaguntzaren zenbatekoa oinarri berriaren arabera doitu ahal izango da, edo, hala badagokio, soberan jasotako zenbatekoak itzultzeko aginduko da, berandutze-interesez gain. Horretarako, Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 40. artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusitako prozedura aplikatuko da.

23. oinarria.– Atzera egitea eta uko egitea.

1.– Laguntza eskatzen duen entitateak atzera egin ahal izango du bere eskabidean. Eskatutako laguntzak emateko prozeduraren ebazpena jakinarazi aurretik egin beharko da atzera. Ongizateko sailburuordeak, ebazpen bidez, bete-betean onartuko du atzera egitea, eta amaitutzat emango du prozedura.

2.– Entitate onuradunak, halaber, emandako laguntzari uko egin ahal izango dio. Uko egite hori emandako dirulaguntza onartu ondoren egin ahal izango da. Ongizateko sailburuordeak, ebazpen bidez, berariaz onartuko du ukoa, eta amaitutzat emango du prozedura.

Behin ukoa onartuta, entitate onuradunak automatikoki galduko du ebazpen bidez aitortutako eskubidea, bai eta emandako laguntza kobratzeko eskubidea ere, eta, hala badagokio, jasotako zenbatekoak itzuli beharko ditu, laguntza ordaindu zenetik sortutako interesekin batera.

II. KAPITULUA
PERTSONA, FAMILIA, TALDE ETA KOMUNITATEEKIN GARATUTAKO ESKU-HARTZE SOZIALEKO JARDUERETARAKO DIRULAGUNTZAK

24. oinarria.– Xedea.

Dirulaguntza-lerro honetan, laguntza-deialdi honen hartzaile diren entitateek pertsonekin, familiekin, taldeekin eta komunitateekin garatutako esku-hartze sozialeko jarduerek jaso ahal izango dute finantzaketa, hau da, pertsonen autonomia pertsonala eta integrazio komunitarioa sustatzera eta babestera bideratutako jarduerek.

25. oinarria.– Aurrekontu-kreditua eta dirulaguntzen zenbatekoa eta mugak.

1.– Horretarako, laguntza-lerro honetako jarduerak finantzatzeko, 3.743.480 euroko kreditua aurreikusi da, Euskal Autonomia Erkidegoko 2026ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Lege Proiektuan. Kreditu horretatik, 2.620.436 euro 2026rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 1.123.044 euro 2027rako konpromiso-kredituari. Zenbateko hori egokitu ahal izango da deialdi honetako 13. oinarrian aurreikusitakoaren arabera.

2.– Dirulaguntzen lerro honetan, entitate bakoitzeko eskatutako gehieneko zenbatekoa ezin izango da 210.000 eurotik gorakoa izan. Entitate bakoitzeko gehienez lau eskabide onartuko dira, eta entitate bakoitzari emandako zenbatekoa ezin izango da 150.000 eurotik gorakoa izan.

3.– 7. oinarriko baldintzetan lerroa aldatzeari ekiten zaionean izan ezik, baztertu egingo dira proiektu bakoitzeko 10.000 eurora iristen ez diren laguntza-eskabideak, deialdi honen babesean eskatutako zenbateko gisa.

26. oinarria.– Balorazio-irizpideak.

1.– Dirulaguntzen lerro honetan aurkeztutako jarduerak baloratzeko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:

a) Kalitate teknikoa: diseinua, egokitasuna, bideragarritasuna, kronograma, giza baliabideak eta ebaluagarritasuna: 45 puntu, gehienez.

b) Originaltasuna eta berrikuntza: 6 puntu, gehienez.

c) Jardueraren lurraldez gaindiko eremua edo eskala: 6 puntu, gehienez. Hiru lurraldeetan modu orekatuan ezartzea hartuko da kontuan, lurralde bakoitzean garatu beharreko jardueraren errealitate soziala kontuan hartuta.

d) Onura publikokotzat deklaratua izatea: 2 puntu.

e) Interes sozialekotzat joak izatea: 3 puntu.

f) Plangintza, garapena eta ebaluazioa ikuspegi intersekzionaletik: 5 puntu, gehienez.

g) Entitateak berak finantzatzen duen edo beste entitate batzuetatik lortzen duen jardueraren edo ekimenaren ehunekoa: 6 puntu, gehienez.

h) Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak: 2 puntu, gehienez.

i) Jarduera kokatzea eta zentzua izatea Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren erantzukizun espezifiko diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat jotzen diren bi zeharkako eremutan edo gehiagotan (gizarteratzea, familiak, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, aniztasuna eta askatasun afektibo sexuala), 1,5 puntu eremu gehigarri bakoitzeko: gehienez 4 puntu.

j) Komunitate inklusiboak sustatzeko jarduerak. Belaunaldien arteko elkartasuna jasotzen duten jarduera edo ekimenei 5 puntu emango zaizkie gutxienez, eta 15 puntu gehienez. Horretarako, deialdi honetako 1. oinarriko 4. apartatuan ezarritakoa hartuko da kontuan.

k) Horri buruzko beste aurreikuspen batzuk alde batera utzi gabe, entitateen federazioek edo entitate-taldeek Euskal Autonomia Erkidego osoan garatzeko proiektuak aurkeztea baloratuko da. Irizpide horri 6 puntu emango zaizkio gehienez; hortik 4 puntu emango zaizkie Autonomia Erkidego osoan jarduten duten entitateek garatzen dituzten proiektuei, eta 2 puntu jarduera beste lurralde historiko batean garatzen duten entitateen proiektuei.

2.– Ezin izango dira diruz lagundu a) irizpidean gutxienez 25 puntu lortzen ez dituzten eskabideak.

III. KAPITULUA
ESKU-HARTZE SOZIALEAN EKINTZA BOLUNTARIOA ETA PARTE-HARTZE ASOZIATIBOA INDARTZEKO JARDUERETARAKO DIRULAGUNTZAK

27. oinarria.– Xedea.

Dirulaguntzen lerro honetan, esku-hartze sozialaren eremuan ekintza boluntarioa areagotzera eta parte-hartze asoziatiboa garatzera bideratutako jarduerak finantzatu ahal izango dira, laguntza-deialdi honen entitate hartzaileek garatutakoak.

28. oinarria.– Aurrekontu-kreditua eta dirulaguntzen zenbatekoa eta mugak.

1.– Laguntza-lerro honetako jarduerak finantzatzeko, 599.000 euroko kreditua aurreikusi da Euskal Autonomia Erkidegoko 2026ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Lege Proiektuan; horietatik 419.300 euro 2026rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 179.700 euro 2027rako konpromiso-kredituari. Zenbateko hori egokitu ahal izango da deialdi honetako 13. oinarrian aurreikusitakoaren arabera.

2.– Dirulaguntza-lerro honetan, entitate bakoitzeko eskatutako gehieneko zenbatekoa ezin izango da 45.000 eurotik gorakoa izan. Eskaera bakarra onartuko da entitate bakoitzeko, eta emandako zenbatekoa ezin izango da 35.000 eurotik gorakoa izan.

3.– 7. oinarriko baldintzetan lerroa aldatzeari ekiten zaionean izan ezik, baztertu egingo dira proiektu bakoitzeko 6.000 eurora iristen ez diren laguntza-eskabideak, deialdi honen babesean eskatutako zenbateko gisa.

29. oinarria.– Balorazio-irizpideak.

Dirulaguntzen lerro honetan aurkeztutako jarduerak baloratzeko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:

a) Kalitate teknikoa: diseinua, egokitasuna, bideragarritasuna, kronograma, giza baliabideak eta ebaluagarritasuna: 45 puntu, gehienez.

b) Originaltasuna eta berrikuntza: 6 puntu, gehienez.

c) Jardueraren lurraldez gaindiko eremua edo eskala: 6 puntu, gehienez.

d) Onura publikokotzat deklaratua izatea: 2 puntu.

e) Interes sozialekotzat joak izatea: 3 puntu.

f) Plangintza, garapena eta ebaluazioa ikuspegi intersekzionaletik: 5 puntu, gehienez.

g) Entitateak berak finantzatzen duen edo beste entitate batzuetatik lortzen duen jardueraren edo ekimenaren ehunekoa: 6 puntu, gehienez.

h) Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak: 2 puntu, gehienez.

i) Jarduera kokatzea eta zentzua izatea Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren erantzukizun espezifiko diren eta esku-hartze sozialaren eremurako egokitzat jotzen diren bi zeharkako eremutan edo gehiagotan (gizarteratzea, familiak, immigrazioa, haurrak eta nerabeak, desgaitasuna eta mendekotasuna, adinekoak, aniztasuna eta askatasun afektibo sexuala), 1,5 puntu eremu gehigarri bakoitzeko: gehienez 4 puntu.

j) Komunitate inklusiboak sustatzeko jarduerak. Belaunaldien arteko elkartasuna jasotzen duten jarduera edo ekimenei 5 puntu emango zaizkie gutxienez, eta 10 puntu gehienez. Nolanahi ere, deialdi honetako 2. oinarriko 5. apartatuan ezarritakoa hartuko da kontuan.

k) Jardueraren boluntario kopurua: 5 puntu, gehienez. Genero-eragina aztertzeko, jardueraren boluntarioen sexuaren araberako xehetasunak aurkeztu beharko dira laguntza-lerro honetako ekimenen justifikazioan.

l) Horri buruzko beste aurreikuspen batzuk alde batera utzi gabe, entitateen federazioek edo entitate-taldeek Euskal Autonomia Erkidego osoan garatzeko proiektuak aurkeztea baloratuko da. Irizpide horri 6 puntu emango zaizkio gehienez; hortik 4 puntu emango zaizkie Autonomia Erkidego osoan jarduten duten entitateek garatzen dituzten proiektuei, eta 2 puntu jarduera beste lurralde historiko batean garatzen duten entitateen proiektuei.

Irizpide guztien baturan gutxienez 50 puntu lortu behar dira, baina a) irizpidean gutxienez 25 puntu lortzen dituzten eskabideei bakarrik emango zaie dirulaguntza.

IV. KAPITULUA
ESKU-HARTZE SOZIALERAKO EZAGUTZA KUDEATZEKO JARDUERETARAKO DIRULAGUNTZAK

30. oinarria.– Xedea.

Dirulaguntza-lerro honetan, laguntza-deialdi honen entitate hartzaileek garatzen dituzten jarduerek jaso ahal izango dute finantzaketa, hain zuzen ere esku-hartze sozialerako eta boluntariotzarako ezagutza erabilgarria ekoiztera eta eskuratzera bideratutako jarduerek. Honako hauek hartuko dira ezagutza-jardueratzat: prestakuntza-programak, ikerketa-proiektuak, argitalpenak egitea eta zabaltzea, dokumentazioarekin edo ekitaldi teknikoekin lotutako jarduerak, hala nola sailaren ikerketa-arlo estrategikoekin zuzenean lotutako ikastaroak eta mintegiak (geroago zehazten dira ikerketa-arlo estrategikoak). Dirulaguntza-lerro horretan, esku-hartze sozialean parte hartzen duten beste eragile batzuei ezagutza zabaltzeko helburua duten jarduerak finantzatu ahal izango dira.

Honako hauek dira Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren ikerketa-arlo estrategikoak (arlo horiek laguntza-lerro honek finantzatutako ezagutza-jardueren xede bakarrak izan beharko dute):

– Ekintza komunitarioa sustatzea eta komunitateak indartzea.

– Belaunaldien arteko elkartasuna.

– Erronka demografikoa.

– Nahi gabeko bakardadea.

– EHSSko erakundeen eta boluntariotzako erakundeen inpaktu sozial eta ekonomikoaren balioa neurtzea.

– Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren digitalizazioa.

– Antolakuntzen kudeaketa- eta antolaketa-eredu berritzaileak.

31. oinarria.– Aurrekontu-kreditua eta dirulaguntzen zenbatekoa eta mugak.

1.– Laguntza-lerro honetako jarduerak finantzatzeko, 450.000 euroko kreditua aurreikusi da Euskal Autonomia Erkidegoko 2026ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen Lege Proiektuan; horietatik 315.000 euro 2026rako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 135.000 euro 2027rako konpromiso-kredituari. Zenbateko hori egokitu ahal izango da deialdi honetako 13. oinarrian aurreikusitakoaren arabera.

2.– Dirulaguntza-lerro honetan, entitate bakoitzeko eskatutako gehieneko zenbatekoa ez da 100.000 eurotik gorakoa izango. Entitate bakoitzeko gehienez bi eskaera onartuko dira, eta entitate bakoitzari emandako zenbatekoa ezin izango da 15.000 eurotik gorakoa izan, 65.000 eurotik gorako muga duten ikerketa-proiektuak izan ezik.

3.– 7. oinarriko baldintzetan lerroa aldatzeari ekiten zaionean izan ezik, baztertu egingo dira proiektu bakoitzeko 8.000 eurora iristen ez diren laguntza-eskabideak, deialdi honen babesean eskatutako zenbateko gisa.

32. oinarria.– Balorazio-irizpideak.

1.– Dirulaguntzen lerro honetan aurkeztutako jarduerak baloratzeko, honako alderdi hauek ebaluatuko dira:

a) Kalitate teknikoa: diseinua, egokitasuna, bideragarritasuna, kronograma, giza baliabideak eta ebaluagarritasuna: 45 puntu, gehienez.

b) Originaltasuna eta berrikuntza: 6 puntu, gehienez.

c) Jardueraren lurraldez gaindiko eremua edo eskala: 6 puntu, gehienez.

d) Onura publikokotzat deklaratua izatea: 2 puntu.

e) Interes sozialekotzat joak izatea: 3 puntu.

f) Plangintza, garapena eta ebaluazioa ikuspegi intersekzionaletik: 5 puntu, gehienez.

g) Entitateak berak finantzatzen duen edo beste entitate batzuetatik lortzen duen jardueraren edo ekimenaren ehunekoa: 6 puntu, gehienez.

h) Euskararen erabilera sustatzeko jarduerak: 2 puntu, gehienez.

i) Ezagutzaren jarduerak 30. oinarrian aipatutako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren bi eremu estrategikotan edo gehiagotan kokatzea eta zentzua izatea, 1,5 puntu eremu gehigarri bakoitzeko: 4 puntu, gehienez.

j) Jarduera hedatzeko plana: 15 puntu, gehienez.

k) Elkarlaneko ikerketa. Ikerketa sozialean edo teknologikoan aintzatespen zientifikoa duten unibertsitate eta entitateekin lankidetzan aritzea: 6 puntu, gehienez.

2.– a) irizpidean gutxienez 25 puntu lortzen dituzten eskabideei bakarrik emango zaie dirulaguntza.

33. oinarria.– Finantzatutako ezagutza-jarduerak zabaltzea.

75 puntu baino gehiago lortzen duten ezagutza-jarduerak, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren mendeko behatoki sektorialetan zabaldu ahal izango dira, betiere ikerketaren egileak edo egileek baimena eman badute, eta kostu gehigarririk ez badakarte. Horretarako, Balorazio Batzordeak sailarentzat garrantzitsuak diren ezagutza-jarduerak identifikatu ahal izango ditu. Batzordearen jarduera hori txosten baten bidez gauzatuko da. Txosten horretan, ezagutza-jardueraren xehetasunak identifikatuko dira, eta eskura dauden tresnen bidez sailak egin ditzakeen hedapen-neurri gehigarriak islatuko dira. Hirugarren Sektore Soziala eta Ekintza Komunitarioa Sustatzeko Zuzendaritzak beharrezko baimenak eskatuko ditu ezagutza-jarduera horiek zabaltzeko.

Oinarri honetan aipatzen den zabalkundea Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailari lotutako online bideen bitartez egiaztatuko da lehentasunez, betiere egileei dagozkien eskubideen osotasuna, egiletza eta errespetua bermatuz. Zabalkundea jatorrizko hizkuntzan edo egileek Administrazioaren esku jartzen duten hizkuntzan egingo da.


Azterketa dokumentala