
252. zk., 2025eko abenduaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (143 KB - 2 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
5565
245/2025 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2025eko ekitaldiko aurrekontuko 9111 programan («Foru Aldundien ekarpenak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren Aurrekontura») diru-sarrerak lortu direla-eta, 7311 programan («Energia eta Meatze Politika eta Garapena») 50.060.228,00 euroko kredituak gaitzen dituena.
2025eko urriaren 13ko bileran, Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak 2025eko ekitaldirako hitzartutako zergak direla-eta bildutakoaren likidazio-aurreikuspenak onartu ditu, hasieran onartutako zenbatekoan baino zenbateko handiago batean; horren ondorioz, aurrekontuan izendatutako kredituak sostengatzeko foru-aldundiek egindako ekarpenen benetako diru-sarrerak ekitaldi horretarako hasieran aurreikusitako aurrekontuak gainditzen dituzte.
Diru-bilketa handiago bat izatearen ondorioz, egoki iritzi zaio Administrazio Orokorraren 2025eko Aurrekontuan kreditua gaitzeari (50.060.228,00 euro), Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailaren kreditu behar hau finantzatzeko: mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programa zabaltzea (Moves III), Energiaren Euskal Erakundeak gauzatu beharrekoa.
Arrazoi horiek direla eta, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuen erregimenaren arloan indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintza Dekretuaren 82. eta 83. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, 50.060.228,00 euro gaituko dira aipatu jarduketak finantzatzeko.
Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2025eko abenduaren 22an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko 2025eko ekitaldiko Aurrekontu Orokorretan kreditu-gaikuntza bat onartzea, gastu-egoera honetan:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik finantzatuko dira kredituok:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Funtsak mugikortasun elektrikoari lotutako pizgarrien programa (Moves III) finantzatzera bideratuko dira.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA.– Indarra hartzea.
Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko abenduaren 22an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,
MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.
RSS