
252. zk., 2025eko abenduaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (177 KB - 9 orri.)
- EPUB (762 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5563
EBAZPENA, 2025eko abenduaren 3koa, Kulturako sailburuordearena, Arte plastiko eta ikusizkoen arloan jarduerak sustatzeko eta garatzeko, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko martxoaren 18ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen zerrendaren berri ematen duena.
AURREKARIAK
1.– 2025eko martxoaren 28an argitaratu zen EHAAn, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko martxoaren 18ko Agindua. Agindu horrek, Arte plastiko eta ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko dirulaguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten du.
2.– 2025eko martxoaren 18ko Aginduaren 16. artikuluak jasotzen du, dirulaguntzen eskatzaileei ebazpenaren banakako jakinarazpena egiteaz gainera, Kultura sailburuordearen ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko direla.
Hori dela eta,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko martxoaren 18ko Aginduaren babesean emandako dirulaguntzen eta onuradunen zerrenda argitaratzea, bai eta dirulaguntzarik jaso ez dutenena ere, eranskinean azaltzen den moduan.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea interesatu guztiek jakin dezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 3a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS