
252. zk., 2025eko abenduaren 31, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (122 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
PASAIAKO UDALA
5562
IRAGARKIA, 2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.
Alkateak, 2025eko abenduaren 18an, 2025/6549 ebazpena eman du:
Lehenengoa.– Pasaiako Udaleko 2025eko enplegu publikoaren eskaintza onartzea, eranskinean jasotakoaren arabera.
Bigarrena.– Enplegu publikoaren eskaintza hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Pasaiako Udalaren web orrian argitaratzea, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian laburpen bat argitaratzea.
Erabaki hau behin betikoa da, eta amaiera eman dio administrazio bideari.
Erabakia Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke goian aipatutako organoari hilabeteko epean; edo, bestela, zuzenean, Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegian, eta han jarri errekurtsoa bi hilabeteko epean.
Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.
Pasaia, 2025eko abenduaren 22a.
Alkatea,
TEO ALBERRO BILBAO.
RSS