Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

252. zk., 2025eko abenduaren 31, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

ZALDIBARKO UDALA
5561

IRAGARKIA, 2025eko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Alkateak, 2025eko abenduaren 23ko 310 zenbakiko dekretu bidez, hauxe erabaki zuen:

Lehenengoa.– 2025eko ekitaldiko enplegu publikoaren eskaintza arrunta onartzea, honako plaza hauek barne hartzen duena:

KARRERAKO FUNTZIONARIOAK
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Bigarrena.– Enplegu publikoaren eskaintza Udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunek egoki iritzitako errekurtsoak aurkez ditzaten. Laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Hirugarrena.– Erabaki horien aurka, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio, hilabeteko epean, erabakia hartu duen organoari, edo zuzenean aurkaratu ahal izango da administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, bi hilabeteko epean, erabakia BAOn argitaratzen denetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 112., 123. eta 124. artikuluetan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Zaldibar, 2025eko abenduaren 23a.

Alkatea,

ENERITZ AZPITARTE ARANZABAL.


Azterketa dokumentala