Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2025eko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
5557

IRAGARKIA, Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendariarena, Verter Recycling 2002 SL enpresari Zaldibarko (Bizkaia) udalerrian hondakin ez-arriskutsuen zabortegiaren jarduerarako emandako ingurumeneko baimen bateratuko instalazioari 2025eko irailaren 9an egindako ikuskapenaren ondorengo hainbat dokumentu jakinarazteko dena.

2025eko irailaren 9an, Verter Recycling 2002 SL enpresari Zaldibarko (Bizkaia) udalerrian hondakin ez-arriskutsuen zabortegi-jarduerarako emandako ingurumen-baimen bateratua duen instalazioaren jarraipena egiteko ikuskapen-bisita egin zen, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko araudian xedatutakoa betez.

Jarraipenerako ikuskapen-bisita horren ondorioz, honako dokumentu hauek daude Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzan:

– 2025eko irailaren 9an egindako jarraipen-ikuskapenaren akta.

– Ikuskapen-txostena, 2025eko urriaren 8koa.

Era berean, Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendariak honako dokumentu hauek eman ditu:

– Ofizioa, jarraipen-ikuskapenari buruzkoa, 2025eko urriaren 14an sinatua.

– 2025eko urriaren 14an sinatutako jarraipen-ikuskapenaren ondoriozko errekerimendua.

Ezinezkoa izan da aipatutako agiriak jakinaraztea, eta, horregatik argitaratzen da iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta Hirugarren Xedapen Gehigarrian xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean adierazitako interesdunek horren berri izan dezaten ematen da argitara hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.

Eskuragarri du dokumentuen testu osoa Eusko Jaurlaritzako Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 11.

Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendaria,

ADOLFO URIARTE VILLALBA.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala