Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2025eko abenduaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEA
5555

EBAZPENA, 2025eko abenduaren 23koa, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiarena, zeinaren bitartez erabakitzen baita baliabide ekonomiko gehiago ematea mugikortasun elektrikoarekin lotuta dauden pizgarriei buruzko programaren 2025eko deialdia finantzatzeko (Moves III).

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Apirilaren 1eko 3/2025 Errege Lege Dekretuaren bitartez ezarri ziren 2025ean mugikortasun elektrikoarekin lotuta dauden pizgarriak emateko oinarri arautzaileak (Moves III). Errege-lege dekretu horren bidez, mugikortasun elektrikoarekin lotuta dauden pizgarriei buruzko 2025eko programa (Moves III) xedatu zen (2025eko apirilaren 1eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua, 79. zk.)

Hasieran, gehienez 400.000.000 euroko aurrekontua izan zuen programak.

Bigarrena.– Euskadiri esleitutako aurrekontu osotik 18.718.371 euro zeharkako gastuak 935.918 euro kendu ziren, baita Eusko Jaurlaritzak egingo dituen zuzeneko inbertsioetarako aurrekontu-erreserba 2.800.000 euro ere.

Hirugarrena.– EEEko zuzendari nagusiaren 2025eko ekainaren 2ko Ebazpenaren bidez, mugikortasun elektrikoarekin lotuta dauden pizgarriei buruzko 2025eko programaren oinarri arautzaileak onetsi, deialdia egin eta argitaratu ziren (Moves III programa), eta 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera Moves III deialdian erregistratutako laguntza-eskaerak Moves III-2025 deialdira aldatzea erabaki zen; 2025eko ekainaren 18ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua, 114. zk.. Era berean, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2025eko ekainaren 2ko Ebazpenaren huts-zuzenketa bat argitaratu zen 2025eko uztailaren 1eko EHAAn (123. zk.). Zuzentzen den ebazpenaren bitartez, mugikortasun elektrikoarekin lotuta dauden pizgarriei buruzko 2025eko programaren oinarri arautzaileak onetsi, deialdia egin eta argitaratu ziren (Moves III), eta 2025eko urtarrilaren 1etik aurrera Moves III deialdian erregistratutako laguntza-eskaerak Moves III 2025 deialdira aldatzea onartu zen.

Laugarrena.– 3/2025 Errege Lege Dekretuan xedatutakoaren arabera, eta aurretik hala eskatuta, IDAEko presidentearen Ebazpenaren bitartez, Euskal Autonomia Erkidegoari beste 50.060.228,00 euro ematea erabaki zen. Hau da, guztira, 65.042.681,00 euroko aurrekontua izango du mugikortasun elektrikoarekin lotuta dauden pizgarriei buruzko programak (Moves III 2025).

Adierazitako guztiagatik, hau

ebazten dUT:

Lehenengoa.– 50.060.228,00 euroz handitzea mugikortasun elektrikoarekin lotuta dauden pizgarriei buruzko programaren 2025eko deialdira bideratutako baliabide ekonomikoak (Moves III).

Horrenbestez, mugikortasun elektrikoarekin lotuta dauden pizgarriei buruzko programaren 2025eko deialdia finantzatzera bideratutako baliabide ekonomikoak, guztira (Moves III), 65.042.681,00 euro dira, honela banatuta, pizgarriei buruzko programa bakoitzaren arabera:

– Pizgarriei buruzko 1. programa – Ibilgailu elektrikoak eros daitezen sustatzea: 52.566.343,00 euro.

– Pizgarriei buruzko 2. programa – Karga-azpiegitura zabaltzen laguntzea: 12.476.338,00 euro.

Bigarrenik.– Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan izango ditu ondorioak.

Hirugarrenik.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du. Beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio EEEko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Bilboko administrazioarekiko auzien epaitegietan, bi hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbao, 2025eko abenduaren 23a.

Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia,

MIKEL AMUNDARAIN LEIBAR.


Azterketa dokumentala