
251. zk., 2025eko abenduaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (345 KB - 8 orri.)
- EPUB (374 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
5550
241/2025 DEKRETUA, abenduaren 16koa, «Indartuz Kapitala, SA» sozietate publikoaren 2025eko aurrekontuak onartzen dituena.
2025eko azaroaren 19an 219/2025 Dekretua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (219/2025 Dekretua, azaroaren 11koa, zeinaren bidez baimena ematen baitzaio Finantzen Euskal Institutuari Indartuz Kapitala, SA sozietate anonimo publikoa sortzeko eta haren akzioak eskuratzeko). Dekretu horrek onartu zen egun beretik aurrera izango ditu ondorioak.
Behin sozietatea eratuta, eta ekitaldi honetan behar bezala jarduteko behar dituen lege-baliabideak izan ditzan, ezinbestekoa da sozietatearen 2025eko aurrekontua onartzea.
Urteko aurrekontuen legeak indarrean jarri ondoren sortzen diren entitate publikoen aurrekontuak onar ditzake Gobernuak, bat etorriz Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bateginaren bigarren xedapen gehigarriarekin; testu bategin hori maiatzaren 24ko 1/2011 Legegintzako Dekretuak onartu zuen (1/2011 Legegintzako Dekretua, Euskadiko aurrekontu-araubidearen arloan indarrean diren lege-xedapenen testu bategina onartzen duena eta Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio eta partzuergoei aplikatu beharreko aurrekontu-araubidea arautzen duena).
Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2025eko abenduaren 16an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Onestea «Indartuz Kapitala, SA» sozietate publikoaren 2025erako aurrekontua. Zuzkiduren guztizko zenbatekoa 65.000.000 eurokoa izango da, eta estimatutako baliabideek aurrekontuaren zuzkiduren guztizko zenbateko bera izango dute. Dekretu honen eranskinean jasota daude aurrekontu horien banakapena eta dagozkion aurreikusitako urteko kontuak.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA.– Indarra hartzea.
Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteizen, 2025eko abenduaren 16an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.
RSS