
251. zk., 2025eko abenduaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Prestatu eta trebatzeko ikastaroak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5544
EBAZPENA, 2025eko abenduaren 19koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzak onartzen dituena.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariak, 2025eko abuztuaren 1ean emandako ebazpenaren bidez (2025-09-04ko EHAA; 167. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen. Deialdi horri dagokion azterketaldia bukatu ondoren, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzak onartzen dira honen bitartez. Hortaz, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzak onartzea. Interesdun bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko ditu bere azterketen behin-behineko emaitzak: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2025-08-01) < Emaitzak»
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, interesdunek 5 egun balioduneko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariari.
Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe horren barruan aurkeztu beharko dira, Azterneten bidez: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2025-08-01) < Erreklamazio edo errekurtso berria».
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 19a.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,
LEIRE CORRALES GOTI.
RSS