
251. zk., 2025eko abenduaren 30a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (107 KB - 3 orri.)
- EPUB (117 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
5540
97/2025 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariarena, 2025erako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzen duen epaitegi honen Osoko Bilkuraren 2025eko abenduaren 11ko Erabakia argitara ematekoa dena.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiko Osoko Bilkurak, 2025eko abenduaren 11n egindako bilkuran, onartu egin du 2025eko ekitaldirako Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzeko erabakia.
HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIKO OSOKO BILKURAREN ERABAKIA, 2025ERAKO ENPLEGU PUBLIKOAREN ESKAINTZA ONARTZEKOA DENA
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 52. artikuluarekin bat etorriz, zeina Herri Kontuen Euskal Epaitegiari aplikatzekoa baita arauak berak ezartzen duen osagarritasunaren arabera, aurrekontu-esleipena duten eta beste sarrera berrien bidez hornitu behar diren giza baliabideetako beharrizanak Enplegu Publikoaren Eskaintzan jasoko dira.
Estatuko oinarrizko arauen esparrua kontuan hartuta. Estatuko Aurrekontu Orokorrak luzatuta daudenez gero (31/2022 Legea, abenduaren 23koa, 2023rako Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa), eskaintza hau Estatuko Aurrekontu Orokorrak ezartzen zuen birjarpen-tasari egokitu behar zaio, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko Osoko Bilkurak 2024ko eskaintzarako aplikatu zuen irizpide berari jarraikiz.
Irizpide haren arabera, 2024ko ekitaldian sei (6) baja konputagarri daudela egiaztatu ondoren, eskaintza honek sarrera libreko bost plaza hartzen ditu barne, ezarritako legezko mugatik behera (4 auditoretzako urgazle, A2; administrari 1, C1) legezko muga betez.
Horrez gain, langileen karrera profesionala bultzatzearren, barne-sustapen bidez C1 mailako bi administrari-plaza (2) hartu dira barne. Nahiz eta dotazio horiek 2022ko EPEan jasota zeuden, deialdia hiru urteko gehieneko epean ez gauzatzeak dotazio horiek iraungitzea ekarri du (11/2022 Legearen 52.3 artikulua). Beraz, egiturazko beharrak eta aurrekontu-zuzkidurak bere horretan dirautenez, derrigorrezkoa da dotazio horiek 2025eko EPEan jasotzea, legez hornitu ahal izateko. Plaza horiek ez dira birjarpen-tasan zenbatzen, Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko 31/2022 Legearen 20.Bat.6.b) artikuluaren arabera.
Nolanahi den ere, aipatutako Legearen 20.Bat artikuluaren arabera, eskaintza gastuen aurrekontuko I. kapituluko aurrekontu-baliabideei lotu beharko zaie, eta kreditua badela zirutatzen duen agiriaren bidez egiaztatu beharko da, agiri hori espedientera gehituta.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Barne Araubideari buruzko Erregelamenduak, 5.5 artikuluko i) letran, Osoko Bilkurari esleitzen dio eskaintza onartzeko eskumena, eta proposamena langileen ordezkariekin negoziatu ondoren,
Herri Kontuen Euskal Epaitegiko Osoko Bilkurak
ERABAKITZEN DU:
Lehenengoa.– Herri Kontuen Euskal Epaitegiko Enplegu Publikoaren 2025eko eskaintza onartzea, zeinak Erabaki honen eranskinean zerrendatutako plazak barne hartzen baititu.
Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta HKEEren gardentasun-atarian argitaratzeko agintzea.
Hirugarrena.– Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta beronen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, erabakia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hala ere, nahi izanez gero, adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri aurretik, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Epaitegi honen Osoko Bilkuraren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2025eko abenduaren 12a.
HKEEko lehendakaria,
ANA HELGUERA LÍBANO.
HKEEko idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.
ERANSKINA
Eskainitako plazak:
Funtzionarioak:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Barne sustapena:
RSS